Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

Arrantza eta akuikultura

2017, Uztailak 19

Baxurako arrantzontziek hegaluzearen arrantzaldiari ekin diote

Baxurako euskal arrantzontziek, hau da, 80 bat ontzik eta 850 arrantzalek, hegaluzearen arrantzaldiari ekin diote.

 

Arrantzaldi honek, sektorearen diru iturririk nagusienetakoa baita, antxoaren denboraldiaren txanda hartu du. Izan ere, antxoaren denboraldia ekainean bukatu da, 14.485 tona antxoa harrapatu eta gero. Horrek esan nahi du 2016an baino pixka bat antxoa gehiago harrapatu dela, 2016ko denboraldian 12.181 tona erregistratu baitziren. Horri gehitu behar zaio kupotik geratzen den eta uztail honetatik bertatik harrapatu ahal izango den %15a.

Arrain honen ezaugarriak bereziak eta bere migrazio ohituren aldaketak direla eta, zaila da aurreikustea zenbat harrapaketa egongo diren aurtengo hegaluzearen kanpainan

Hegaluzearen datuak
Arrain honen ezaugarriak bereziak eta bere migrazio ohituren aldaketak direla eta, zaila da aurreikustea zenbat harrapaketa egongo diren aurtengo hegaluzearen kanpainan. Halere, azken datuei begira, baikorrak izan gaitezke, izan ere, 2015eko eta 2016ko kanpainetan goranzko joera nabarmena ikusi da. Hain zuzen, pasa den ekitaldia azken urteetako daturik hoberenekin itxi zen. Harrapaketak 6.000 tona ingurukoak izan ziren, hau da, aurreko urteko denbora tarte berean kontabilizatutakoak baino %20 inguru gehiago.

2016ko datu hauek baieztatzen dute azken urteetan ikusitako joera positiboa, izan ere, 2015ean 5 milioi kilo baino pixka bat gehiago erregistratu ziren eta kopuru hori 2014ko 2,9 milioiak edo 2013ko 3,6 miloiak baino kopuru nabarmen handiagoa zen jada.

Lonjako prezioak ere hobeak izan ziren 2015aren aldean, batez besteko prezioa 3,79€ izan baitzen kiloko, hau da, 2015ean baino 36 zentimo garestiago. Hala, 2016an salmenta bolumen osoa 23,3 milioi eurokoa izan zen, aurreko kanpainan baino %33,3 gehiagokoa, eta horrek ekarri zuen arrantzaldi hau baxurako euskal arrantzontzien diru iturririk nagusia izatea.

2016an enkantean saldutako hegaluzeen erdiak baino gehiago Getariako portuan deskargatu ziren, Hondarribiko, Pasaiako eta Ondarroakoa portuetan bere atzetik geratuta. Bermeo izan zen harrapaketa gutxiago eduki zuen bakarra, eta jaitsiera hori kazako arrantza sistema soilik erabili zuelako izan zen.
Datuak onak izan ziren, nahiz eta euskal arrantzontziek hegaluzea arrantzatzeari goizegi utzi behar izan zioten, Espainiako administrazioak behartuta ontziek jarduera eten behar izan baitzuten. Kontua izan zen harrapaketen kupoa agortu zutela, beren kupoaren zati bat Frantziari utzi ziotelako. Eusko Jaurlaritzak gogor kritikatu zuen Espainiako administrazioaren jarrera hori.

Euskal Label identifikazioa
2016an harrapatutako 6.207 tona hegaluzetatik 3.800 tona baino gehiago Eusko Label zigiluaren babespeko aleak izan ziren, hau da, 2015ean baino %65,5 gehiago. 2015ean hasi zen sektorea bera Eusko Label identifikazioa jartzen, kalitatearen eta jatorriaren irizpideak kontuan hartuta. Esperientzia erabat positiboa izan zen.

Euskadiko arrantzaleen lana defendatzeko, Eusko Jaurlaritzak azpimarratzen du garrantzitsua dela hegaluzea modu bereizituan merkaturatzea. Horregatik, azken urteetan lan ildoa indartu da, ahalik eta pieza gehien Eusko Label bereizgarriarekin identifikatuz eta sektorea ahalik eta gehien inplikatuz. Horrela, arrandegietara doazen ontsumitzaileek ziurtasun osoz jakin ahal izango dute erosten ari diren hegaluzea gure arrantzaleek harrapatutakoa dela, hau da, Euskadiko hegaluzea dela eta kalitatekoa.

Era berean, Eusko Jaurlaritza, HAZIren bitartez, hainbat promozio jarduera egiten ari da produktua ezagutarazteko eta hegaluzearen ospea eta salmentak handitzeko, esaterako, Euskadiko arrandegietan promozio jardueren bitartez, herrietako jaietan hegaluzea parrillan probatzeko dastaketen bitartez, eta establezimenduetan eta ekitaldietan publizitatea eginez.

Banan-banan harrapatuta
Eusko Labela duen Hegaluzea kalitate handiko arraina da, Euskadiko arrantzontziek banan-banan eta sarerik gabe harrapatutakoa, hau da, arrantza sistema tradizionalez harrapatutakoa: kanabera (beita bizia) eta xaxian edo kazan. Metodo horiek, arrainaren kalitatea hobetzeaz gain, arrantza tokien iraunkorasuna eta itsasoko baliabideen zaintza bermatzen dute. Arraina bereizteko, isatsean hautsi ezin den segurtasuneko zigilu zuri bat jartzen zaie Eusko Label sinboloarekin eta beste datu batzuekin, esaterako, berari bakarri dagokion kontrol zenbaki batekin.

Eusko Labela duen Hegaluzeak honako ezaugarri hauek eduki behar ditu:
• Espeziea: “Hegaluzea (Thunnus alalunga)
• Arrantzontziak: EAEko ontziek harrapatutakoa, artisautzako arrantza metodoekin: Beita bizia eta xaxian edo kazan.
• Hautaketa zorrotza: Tamaina eta freskotasunari begiratuta, bakarrik piezari hoberenak aukeratu eta identifikatzen dira.
• Gutxieneko neurri bat izan behar dute: “Hegaluzea” 4 Kg-tik gora, eta
• Freskotasun kategoria adierazita eduki behar dute: “Apartekoa” eta “A”.
• Portuak: EAEko baimendutako arrantza portuetan jasotzen dira (Hondarribia, Getaria, Bermeo, Ondarroa eta Pasaia).

Antxoaren arrantzaldiaren gaineko datuak
Pasa den ekainaren 15ean, 14.486 tona antxoa ziren ordura arte euskal portuetan guztira deskargatutakoak. Kopuru hori pasa den urteko denboraldi berean kontabilizatutako 12.181 tona baino nabarmen handiagoa da. Kopuru horri gehitu behar zaio bigarren seihilekorako utzi den %15eko kupo zatia, zeina uztail honetan bertan arrantzatzen hasi ahal izango baita, sektoreak hala eskatuta.
Urteko lehen seihilekoan, Ondarroa, Getaria eta Hondarribia izan dira antxoa gehien jaso duten portuak. Ondarroak 7.000 tona inguru jaso ditu, Getariak 4.300 eta Hondarribiak 2.246. Horien atzetik, eta distantzia handira, Pasaiako portua dago, 732.000 tona antxoarekin.

Prezioari dagokionez, kiloak 1,69 euroko prezioa eduki du batez beste lonjan, 2016an erregistratutako 1,58 euroko prezioa baino pixka bat prezio handiagoa. Hala; aurtengo ekainera bitarteko salmentak 24,5 milioi eurokoak izan dira guztira, eta 2016an, berriz, 23,3 izan ziren.