Ekainaren 7tik 10era arte Elmia Wood azoka ospatu zen Jönköping basoan, Suedian. Ekitaldia nazioarteko basogintza ferietako nabarmenetako bat da.
Baskegur, Euskadiko Egurraren Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzak enpresa-misio taldekatuta antolatu zuten, enpresak inguru geografikotik ateratzeko asmoz, beraien arteko lankidetza erraztu eta sustatu gura ditu, horretarako sektorearen hobetze eta trebatzean sustraitzen diren lan-sinergia interesgarriak sortuz.
Guztira 12 zur-enpresek parte hartu ziren ekitaldi honetan euren harreman komertzialen sarea handitu, sinergiak sortu eta aurkezpen eta erakustaldi desberdinak egiteko asmoz. Suediara hurbildu diren enpresaei Eusko Jaurlaritzaren babesa adierazteko Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendaria, Peli Manterola, beraiekin izan zen bertan.
Elmia Wood, Suediako hitzordu nagusia
Elmia Wood, maila internazionaleko basogintza ferietako nabarmenetako bat da eta lau urterik behin, Jönköping basoan, basogintza industrialeko fabrikatzaile nagusienak eta mundu mailako hornitzaileak biltzen ditu. 30 herrialdetako 500 erakusketari baino gehiagok, euren nobedadeak aurkeztu ahal izateko bertan izango direla konfirmatu dute. Elmia Wood-en Baskegur-ek ekoizpen prozesuak kontrolatzen dituzten gailu mugikorrentzako eta software informatikoentzako aplikazioak erakusteko tailerrak antolatu ditu. Euskal enpresek, Suediako basoetako inguru naturaletan bertan, makina eta erremintak probatzeko aukera izango dute, bide batez teknika berritzaileenak ezagututa.
Gainera, lehergaiak erabiltzen duen mozketa batera hurbilduko dira. Oraingo edizioaren nobedadeen artean, egurraren zamaketan eta garraioan oinarritutako atal berri baten aldeko apustua azpimarra daiteke. Horrez gain, baso-lanak burutzeko droneen erabilerari eskainitako espazio bat ere izango da. Ildo horretan, Baskegur-en enpresa- zeregin multzokatuaren parte hartzeak, ezagutza baliotsuak erdietsi, merkatuaren ikuspegi zabala eskuratu eta nazioarteko kontaktu sarea handitzeko aukera eskaintzen zen.