Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Ekainak 27

Basque Know How Fundazioak eta Neiker lankidetza hitzarmena sinatu dute I+G+B proiektuak garatzeko

Basque Know How Fundazioak eta Neiker-Tecnaliak hitzarmen bat sinatu dute

, bi erakundeen elkarlanerako, “Basque know how” fundazioa garatzen ari den zereginetan Neiker Tecnaliaren ezagutza, bitartekoak eta langile espezializatuak gehitzeko, giza garapen iraunkorrerako euskal ereduaren gakoak aztertu eta martxan jartzeko

Basque Know How Fundazioko gerente Lorea Uribarrik eta Neiker-Tecnaliako zuzendari gerente Leire Barañanok izenpetu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez, zentro teknologikoak konpromisoa hartzen du “Basque know how” fundazioa garatzen ari den zereginetan Neiker Tecnaliaren ezagutza, bitartekoak eta langile espezializatuak gehitzeko, giza garapen iraunkorrerako euskal ereduaren gakoak aztertu eta martxan jartzeko.

Neiker-Tecnaliaren asmoa da berrikuntza eta transferentzi proiektuetan laguntzea, “Basque know how” fundazioarekin praktika onen elkartrukea egitea, eta lankidetzan aritzea landaren ekoizpen eta osasunaren arloetan, Euskadiko mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean berrikuntza sartzeko I+G+B proiektu interesgarriekin eta Azurmendiko magaletan jarritako txakolin mahastiko lurra lehengoratu, ongarritu eta saneatzeko aholkularitza ematea.

Basque Know How Fundazioak, berriz, Neiker-Tecnaliaren aldaeren sustapena babestuko du, arreta berezia jarriz Miren eta Entzia patata aldaera berriei. Jatetxearen inguruko hainbat landaketa gune jarriko ditu zentro teknologikoaren esku, esaterako, Azurmendi Mahastia, zeina esperimentazio gune bihurtuko den.

Lankidetza proiektua orain dela lau urte ernamuindu zen, hainbat Michelin izar dituen Eneko Atxa sukaldari entzutetsua eta bere konfiantzazko taldea zentro teknologikoarekin harremanetan jarri zirenean, landaketa sistemak hobetzeko tresna berriak bilatzeko, jatetxeari balio erantsia gehitzeko helburuarekin; horretarako, ikerketa gune bat diseinatu zen, bertako ekoizleen lana erakusteko, baina landaketa teknika berriak gehituta. Neiker nekazaritza ikerketa eta garapeneko zentroak Azurmendiko germoplasma banku edo hazi bankua sortu du Azurmendin, baratzeko hautaketa eta txandakatze lanetan aholkularitza eman du, eta zentroak berak garatutako aldaeren haziak ematen ditu, horien artean patata, tomatea, piperra, etab.

Finean, hitzarmena balio katearen estrategiaren kasu arrakastatsua da, eta bi erakundeek defendatzen duten garapen iraunkorreko ereduan lagunduko du.

Basque Know How Fundazioa

Basque Know How Fundazioa (BKHF) estatuan zein nazioartean Garapen Eredu Iraunkorra hedatzeko sortu zen, erreferentziatzat hartuta euskal eredua, hau da, “euskal gizarteari eraldaketaren adibide arrakastatsu eta iraunkor moduan aurkeztea ahalbidetu dioten egitasmo, erabaki eta proiektuen multzoa”. BKHFren bokazioa da eredu horren balio kulturalak aztertzeko proiektuetan eta euskal gizarteari etorkizunean eragin diezaioketen gaietan parte hartzea, koordinazioa, berrikuntza, lankidetza eta kontzientziazioa eta sormena bultzatuz. Finean, bere xedea da euskal gizartearen bilakaeran eta errealitate berrietara irekitzen laguntzea. Bere laguntzaileen artean daude Azurmendi jatetxea, Bizkaia Talent, Gorka Izagirre upategia, Eneko Atxa, Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco eta NEIKER-Tecnalia.

Neiker-Tecnalia

Neiker-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea irabazteko asmorik ez duen Erakunde Publiko bat da, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako Sailari atxikita dago. Neiker-Tecnaliak konpromisoa du I+G+Bko helburu hauekin: nekazaritzako produkzio sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea, ustiategietan kudeaketako teknologia berriak garatzea eta aplikatzea, eta nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko industriaren, bere produktuen eta kontsumitzailearen kalitate eta segurtasun eskakizunak asebetetzea. I+G+Bko proiektuez gain, Neiker-Tecnaliak ezagutza eta prestakuntzaren transferentzi jarduerak egiten ditu, eta baliabide eta azpiegitura propioak ditu, baita goi mailako kualifikazioa duten langileak