Getariako “Antxua Eguna”-ren ospakizunarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek antxoa kanpainaren hasierako datuak aurkeztu zituen
, kostaldeko herri horren alkate Nika Lertxundi eta Euskadiko baxurako arrantza federazioetako ordezkariak ondoan zituela. Aurkezpenean esan zuenez, “Euskadiko arrantzaleek jada 5.000 milioi kilo antxoa baino gehiago harrapatu dituzte, kiloko prezioa 1,86 euro izanik batez beste”. Zentzu horretan, Orozek esan zuen -“kanpaina ondo hasi da, nahiz eta harrapaketak iazkoak baino gutxiago izan diren, prezioa handiagoa izanda (2016 / 8.000 tona – batez besteko salmenta prezioa, 1,72€) Oraindik hilabete batzuk falta dira arrantzaldia bukatzeko eta espero dugu kanpaina amaiera arrakastatsua iragartzea” – zehaztu zuen Oroz sailburuordeak.
Berdelaren arrantzaldiaren gaineko datuak
Berdelari dagokionez, Orozek ondo baloratu zuen bukatu berri den kanpaina. Bere hitzetan, “12.800 tona arrain harrapatu dira, eta batez besteko prezioa 0,93 eurokoa izan da kiloko”. Iazko ekitaldikoak baino harrapaketa eta batez besteko prezioa hobeak (2016an, 10.400 tona – 0.75 euro kiloko)
Konpromisoa sektorearekin Getariako Antxua Egunean
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, Getariako Udalak eta Arrantzaleen Kofradiak elkarrekin antolatutako Antxua Egunean parte hartuta, erakusten du, berriro ere, Euskadiko baxurako arrantzaren sektorea babesten duela eta arrantza sektoreari oro har esker ona erakusten diola.
Bittor Orozek, Antxua Egun honen ospakizunen barruan, azpimarratu nahi izan zuenexekutibo autonomoak Euskadiko arrantza sektorearen balio kate osoari, erauzketa unetik merkaturatze unera artekoari, ematen dion babes irmoa. Hala, gogoratu zuen euskal arrantza produktu bikainak jendearen artean zabaltzeko egiten ari diren ahaleginak, besteak beste, informazio kanpainak eginez, azokak antolatuz eta azoketan parte hartuz (Euskadiko Arrantza Azokak, esaterako) eta banaketa kate nagusiekin hitzarmenak sinatuz, haien establezimenduetan Euskadiko bertako eta kalitateko produktuak egotea araua izan dadin.