Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Maiatzak 24

Euskadik eta Nafarroak baterako plan bat sustatuko dute esnetarako ardi latxen sektorearen dinamizaziorako

Euskadiko eta Nafarroako gobernuetako ordezkariak eta sektoreko agenteak bildu ziren Altsasun, egoera aztertzeko eta ildo estrategikoak proposatzeko

. Ekin zaio Esnetarako Ardi Latxen sektorea dinamizatzeko plana diseinatzeko prozesuari, zeina sektoreko agente guztien partaidetzarekin eta haiekin elkarlanean arituta egingo baita. Lehen bilera egin zen, Altsasuko Lortia Kultur Zentroan, eta bertan parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek.

Nafarroako Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazoko sailburu Isabel Elizaldek eta eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek inauguratu zuten saioa.

Nafarroako sailburuak hitz egin zuenean, esan du gobernu biek babesten dutela abeltzaintzaren sektore hau, eta azpimarratu zuen sektoreak garrantzia daukala, bai ikuspuntu ekonomikotik, bai ikuspuntu sozialetik eta ingurumenekotik. “Sektore honek –sailburuaren hitzetan- zeregin estrategikoa dauka, lurraldearen egituratzailea den heinean, eta jarduera ekonomikoa oso bizia ez den lekuetan oreka eta enplegua eragiten du. Ustiategi horiek gabe, baserri guneetan eta, batez ere, medialdeko guneetan etorkizuneko aukerak mugatuak dira”.

Bittor Orozek, berriz, esan zuen dinamizazio planaren baitan gogoeta integrala egingo dela balio kate osoaren gainean. “Halere, gogoeta ez da planteatu behar soilik lehiakortasunaren ikuspuntutik –azaldu zuen-; aurrerapausoak eman behar ditugu, baita ere, sektorea gazteentzat erakargarria izan dadin eta sektorean belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko, horretarako beharrezkoa den prestigio soziala emanez”.

Bileraren ondorioekin, 2018an Ardi Latxaren Plan Estrategikoa edukitzea ahalbidetuko digun ibilbide orriaren ildo nagusiak ezarri ahal izango dira. Planaren edukiak gobernu biek ekoizpen eredu hori etorkizunean baserri ingurunean bizi nahi duten belaunaldi berrientzat eta emakumeentzat errentagarri eta erakargarri egiteko eta horren bitartez eredua indartzeko garatu beharko dituzten jarduera zehatzak markatuko ditu.