Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Maiatzak 24

Gastronomia eta osasuna elikagaien industrientzako aurkera gisa azpimarratu du Bittor Orozek

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek amaiera eman zion “Cluster Eguna”-ri

, hau da, Euskadiko Elikaduraren Klusterrak antolatutako jardunaldi irekiari. Ekitaldian zehar, gainera, Klusterrak bere ohiko batzarra egin zuen. Bere interbentzioan, Orozek exekutibo autonomoak euskal elikagaien sektorearekin duen konpromisoa berretsi zuen, Euskal Elikagaien Industriaren Lehiakortasun Planean jasota baitago. Izan ere, Plana “proiektu partekatu bat da, tokiko eta kalitateko produktuari lotutako elikagaien industria sendoa, lehiakorra eta iraunkorra garatzen laguntzeko helburua duena”.

Euskadiko elikagaien industria, bere izaera diferentzialagatik, lehiakorra eta lehen sektorearen traktorea izan daiteke

“Plan honek –gehitu zuen- gobernu honen ardatz estrategikoetako bati erantzuten dio, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzearena, alegia. Horrez gain, Euskadiko elikagaien industria, bere izaera diferentzialagatik, lehiakorra eta lehen sektorearen traktorea izan daiteke, eta tokiko produktua gehiago balioestea ere ahalbidetu dezake.” Orozek gogoratu zuenez, gaur egun sektore honetako salmentak 4.400 milioi euroko zifrara iristen dira, eta kopuru horretatik 845 milioi euro esportazioak emandakoak dira. Gogoratu du, baita ere, sektoreak 100.000 pertsona baino gehiagori ematen diela lana. Euskadiko BPGd-ren %10, gainera, sektoreari zor zaio.

Aukerako lurraldea
Nekazaritzako elikagaien balio katea, beraz, aukerako lurraldea da. Horrek justifikatzen du Eusko Jaurlaritzaren Espezializazio Adimendunaren RIS3 Estrategiaren baitako osasungintzaren ardatzean sartuta egotea.

Orozek, halaber, azpimarratu zuen enpresen arteko lankidetzan eta enpresen eta administrazioaren artekoan sakondu beharra dagoela. “Konpromisoa eta lankidetza beharrezkoak dira elikagaien industriak sektorea indartu ahal dezan, eta sektorearen lehiakortasuna eta berrikuntza areagotzeko eta kontsumo efizientearen eta iraunkorraren kultura garatzen laguntzeko. Prozesu honetan, Klusterraren lana erreferentziazkoa da katalizatzaile gisa duen zereginean, Administrazioaren aurrean solaskidea eta sektorearen barruan kohesionatzailea izatea dagokio eta.”

Jardunaldiaren garapena
Elikaduraren Klusterreko lehendakari Manu Ginerrek inauguratu zuen “Cluster Eguna”, eta ekitaldia Bilbao Exhibition Centerren egin zen, elikagaien industriaren ingurune ekonomiko eta enpresarial osoarentzat irekita. Nobedade moduan, aurten “berrikuntzaren txokoa” instalatu zen, bazkideek garatutako azken berritasunak erakusteko. Ekitaldian, halaber, mahai inguru bat egin zen nagusiki “Elikadura eta Osasuna” gaiaren inguruan, eta enpresa bazkideen produktuak ikusteko eta dastatzeko aukera ere egon zen bertan.

“Cluster Eguna”-k Euskadiko Elikaduraren Klusterreko Bazkideen Batzar Nagusia ere hartu zuen bere baitan, non gaur egun egun 75 bazkide biltzen diren, tartean enpresak eta erakundeak direla. Batzarreko kideen artean daude, esaterako, arrantzarekin, esnearekin, haragiarekin, ardo eta edariekin eta beste produktu batzuekin lotura duten konpainia ekoizle, eraldatzaile eta banatzaile nagusiak eta lehengaiak, osagarriak, ekipo ondasunak eta zerbitzuak hornitzen dituzten enpresak.