Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Apirilak 24

50 euskal enpresa baino gehiago Gourmets Klubaren 2017ko Nazioarteko Azokan partaide

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, HAZI Fundazioarekin elkarlanean, 49 euskal enpresak taldean parte hartzea bultzatu du Gourmets Klubaren Nazioarteko Azokaren 31. edizioan,

zeina apirilaren 24tik 27ra egingo baita Madrilen.

11 euskal enpresak elkarrizketak edukiko dituzte nazioarteko erosle posibleekin

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz azokan egongo da Elikagaien Industrietako zuzendari Peli Manterolarekin batera nekazaritzako eta arrantzako elikagaien industriaren sektoreak Euskadin egiten duen lana balioesteko.

Aurten, hainbat enpresa dira merkaturatuko dituzten produktu berriak aurkeztuko dituztenak. Azokan parte hartzen duten euskal enpresa gehienek Euskadi Basque Country standaren barruan aurkeztuko dituzten beren produktuak.

Gainera, 11 euskal enpresak elkarrizketak edukiko dituzte nazioarteko erosle posibleekin Gourmets Nazioarteko Azokaren Agenda Business gunean.

Hauek dira Euskadi-Basque Country standaren barruan egongo diren enpresa erakusketariak:

– Petritegi Sagardotegia
– Covila upategiak
– Lar de Paula upategia
– Altun upategiak
– Ostatu upategiak
– Luberri Monje Amestoy
– Eukeni
– Xarmant
– Artomaña Txakolina
– Ameztoi Txakolina
– Ameztoi
– Axpe Txakolina
– Gaintza Txakolina
– Hika Txakolina
– Gorka Izagirre
– Licores Barañano
– Urban Beer
– Cafés Baqué
– Goine Esneki Naturalak
– Conservas Oritz
– Conservas Serrats
– Conservas Olasagasti
– Conservas Heisa
– Conservas Zallo
– Salanort
– Ondare
– Corpachef
– Bacalaos Alkorta
– Bacalao Giraldo
– Campos-Salica
– La Cocina del Norte
– Añanako gatza
– Gildas Albizabal
– Agiña Piperrak
– Zubelzu Piparrak
– Lur Lan
– Barrenetxe
– Pates Zubia
– Delicass
– Ederpesca
– Geltoki
– Rafa Gorrotxategi
– Sarriegui patata frijituak
– Paturpat
– Vermuyten esnekiak profewsionalarentzat
– Vascolac
– Aldanondo
– Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena
– Lanbroa Gourmet

Beste euskal enpresa batzuek ere beren stand propioa edukiko dute azokan, hauek, esaterako:
Yurrita Group, Casa Brigitte, Casa Eceiza, Gesalaga Precocinados, Txogitxu, Okin, Nortindal Sea Products Sl eta Artzai Gazta.
Nobedadeak produktuetan
Aurten enpresa batzuek produktu berritzaileak eramango dituzte azokara, besteak beste hauek:

• Behi gazta freskoa eta Eusko Label esnez egindako gazta frskoa
• Bosgarren gamako patatak, kontsumorako prest
• krema begetal harrotuko mahuka, azukreduna, kontsumorako prest
• Topping royale duo Gold, ezin hobea harrotzeko eta kozinatzeko (2016an saritua, goreneko zaporeagatik)
• Kroketak, errezeta berriekin prestatuak
• Gildak, Arronizko oliba bariatearekin
• Gildak, bermutez betetako olibekin
• Gildak, galeper arrautzarekin
• Gildak, orburuekin
• Txakolina, mahastizaintza integratuaren egiaztagiriarekin
• Hegaluzearen solomoak, Ezpeletako piperrarekin
• Hegaluzearen solomoak, oliba olio ekorekin, olibondoko polifenolekin
• Hegaluzearen trontzoa, nekazaritza ekologikoko oliba olio birjina estrarekin.
• Berdel moussea
• Berdelaren moussea, Pedro Ximenezekin
• Ibarrako piparra, Eusko Labelduna eta egiaztapen ekologikoarekin
• %48ko bol.-eko oinarri neutro espezifikoa, likoreak egiteko
• Etxeko pattarrrak
• Beren Arabako Errioxako ardoak aurkezten dituzten upategiak
• Gelée, txakolinez eginda.

2017ko Gourmets Azoka

Gourmets Azoka kalitateko elikagai eta edarien nazioarteko azoka da, eta kalitateko gastronomiaren sektorean erreferentea da Europan. Ezinbesteko hitzordua bihurtu da sektoreko profesionalentzat, fabrikatzaileen eta kontsumitaileen arteko elkargunea baita.

Edizio honetarako 85.000 bisitari eta 200 milioi euroko negozio bolumena sortzea espero da.

Azokak 1.500 erakusketari edukiko ditu guztira, eta erakusketariek 37.500 produktu inguru aurkeztuko dituzte, horietatik 1.200 nobedadeak izanik.

Aurten, Aretoan nazioarteko ordezkaritza zabala egongo da, esaterako, Suitzakoak, Hungariakoak, Italiakoak, Frantziakoak, Portugalekoak, Herbeheretakoak eta Perukoak egongo dira bertan, bai eta Kanadakoak ere, izan ere, Kanada omenduko da.