NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak eta CIC bioGUNEk lankidetza hitzarmen bat sinatu dute
, datozen lau urteetan bi zentroetako ikertzaileen arteko elkarlana sustatzeko helburuarekin.
Hitzarmenaren bitartez, elkarrenganako aholkularitza teknikoa egiteko oinarriak ezarri dira
Bi zentroek hainbat ikerketa ildo partekatzen dituzte, hala nola kaparrek eta beste bektore batzuek transmititzen dituzten gaixotasunak, tuberkulosia edo gaitz prionikoak, besteak beste. Bi erakundeak Zientzia eta Teknologia Euskal Sareko kideak dira, eta modu osagarrian jarduten dute euren kolaboratzaileei diziplina askoko izaera eskaintzeko; horrenbestez, gaixotasunak ikuspegi desberdinetatik aztertu ditzakete, maila guztiak barneratuz, hasi oinarrizko ikerketatik ikerketa aplikaturaino, gizartera transferitu ahal izango diren irtenbide eraginkorrak eta baliagarriak aurkitzeko.
Hitzarmenaren bitartez, elkarrenganako aholkularitza teknikoa egiteko oinarriak ezarri dira: prestakuntza ikastaroetan parte hartuko dute, esparru estataleko zein internazionaleko proiektuetan parte hartzeko proposamen bateratuak egingo dituzte, eta elkarlanean jardungo dute ikerketaren emaitzen transferentzia eta emaitza horien aplikazio praktikoa egiteko.
Halaber, NEIKERek eta CIC bioGUNEk bi zentroetako ikertzaileen esku jarriko dituzte instalazio eta ekipamendu erabilgarriak, ikertzaileen eta teknikarien mugikortasuna erraztuko da, doktore tesiak elkarrekin zuzentzea bultzatuko da eta elkarri aholkularitza emango diote bi erakundeen jarduerari lotutako alderdietan.