Donostiako Kursaalen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak lan jardunaldi bat inauguratu zuen
, non elikaduraren balio kateko eta administrazioko agente batzuk elkartu ziren elkarlanean eta modu parte hartzailean lanean aritzeko eta, azkenean, Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plana egiteko, zeina uda honetan aurkeztuko den.
Eusko Jaurlaritzak elikadura aukeratu zuen Euskadiko Espezializazio Adimendunaren RIS3 Estregiaren barruko lehentasunezko sektore gisa, kontuan izanda garapenerako aukera handiak dituela eta produktu eta negozio eredu berriak sortzeko eta jarduera ekonomikoa eragiteko gaitasuna duela, bai eta inbertsioa eta turismoa erakartzekoa ere. Horregatik, plan honen garapena da Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak legegintzaldi honetarako hartu dituen konpromiso nagusietako bat.
Elikadura, aukeren lurraldea
Tapia sailburuak, hitz egin zuenean, esan zuen “elikadura aukeren lurraldea dela, non ohiko sektoreak eta teknologia berri konbergenteak gurutzatzen ari diren, eta elikaduraren balio kateko agente guztiak, ekoizleen sektorekoak zein gastronomiakoak, lankidetzan arituta sortutako estrategia eta proiektuetatik heldu behar zaiola”.
“Funtsezkoa da – gehitu zuen- eragile gastronomikoen zeregina, izan ere, haien esku dago gizarteari helaraztea euskal elikagaien sektorearen errealitatea eta bertako produktuen kontsumoaren garrantzia, eta gure landa eta itsasertz ingurunearen zaintza, gure kulturarena. Hitz batean, helburua da landa ingurunea eta hiri ingurunean harremanetan jartzeko, gune egokiak sortzea, kontsumitzailea eta ekoizlea harremanetan egon daitezen, bien arteko lotura eragingo duen giroa sortzeko”.
Planaren helburuak
Plan honekin asmoa da egoeraren diagnostikoa egitea eta diagnostiko horrekin aukera identifikatu eta helburuak bat etorraraztea, zeinak lankidetza jarduera eta proiektu zehatzetan hedatuz Euskadiko Gastronomiaren eta Elikaduraren Sektorea bultzatu, sustatu eta garatzeko erabiliko baitira. Bertako produktuari lehentasuna eman eta enplegua eta aberastasun ekonomikoa sortu nahi da, batez ere, eta horrekin balio turistikoko proposamen bat sortu, kulturaren, paisaiaren eta lurraldearen ondarea zaintzeko eta Euskadi Basque Country marka nazioartean sustatzeko.
Gauzak horrela, hauek dira planteatutako helburuak:
1. Elikagaien ekoizpena areagotzea Euskadin, elikadurak euskal ekonomian duen pisua indartzeko eta bertako produktuetan eta gure produktuak bultzatzen dituzten industrietan arreta jarrita.
2. Euskadiko nekazaritako elikagaien gama eta kantitatea handitzea, enpresa berritzaile gehiago sortuta, bikaintasun Zientifiko-Teknologikoa goratuta eta giza kapitala eta ongizate soziala garatuta.
3. Lankidetzako Berrikuntza sustatzea, balio kateko agenteak elkarlanean arituta eta gastronomiaren eta elikaduraren eremuetako ekimenak egituratuta eta batuta sortzen diren proiektuak lagunduz.
4. Euskadik maila internazionalean duen posizionamendua eta eragina sendotzea, gastronomiari eta elikadurari dagokienez erreferentziako lurraldea bihurtuta. Euskadi kanpora zabaltzeak nazioartean gure gune propioa lortzeko balio beharko du, gure nortasuna eta balioak kanpoan erakusteko eta haietan sakontzeko eta aldi berean justuagoa eta iraunkorragoa den eta pertsonen zerbitzura dagoen eredu sozial berri bat eratzen laguntzeko.
5. Kanpora irekitzeak aukera ematen du nazioartean hainbat eremutako abangoardiarekin (ekonomikoa, politikoa, soziala, ingurumenekoa, intelektuala, kulturala, zientifiko-teknologikoa, osasunekoa eta, nola ez, gastronomiakoa) harremanak ezartzeko edota mantentzeko, bide batez errazago eginez ikuspegi eta praktika onak partekatzeko eta gastronomiaren eta elikagaien euskal ekosistemara balio gazteak, gizon-emakumeak, erakartzeko gune bat sortzea.
6. Lurraldearen Garapen Iraunkorra eta euskaldunen bizi kalitatearen hobekuntza. Produktu iraunkorrak eta osasungarriak ekoitziz, eta ekimen eta proiektu gehiago sortuz Euskadiko landa eta itsasertz ingurunean. Ahaztu gabe, erronka horri diziplina askotatik helbu behar zaiola: osasuna, elikadura, ohiturak eta bizimoduak Elikadura eta gastronomia aldaketa eragiletzat hartuta, arazo sozialei, denoi dagokigun arazoei, konponbidea ematea helburu dute eta.
PARTE HARTZAILEAK:
Erakundeetako ordezkariak:
• Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea: Bittor Oroz
• Merkataritza eta Turismo Sailburuordea: Isabel Muela
• Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako ordezkariak.
Sektoreko ordezkariak:
Ekoizleak: Nekazaritza eta arrantza sektoreko ordezkariak, sektoreko agenteak eta nekazaritza sindikatuetako ordezkariak .
Euskadiko Elikagai industriako enpresak: Arabako Errioxako upategiak, Idiazabal, Getariako eta Arabako Jatorri Deituretako ordezkariak, kontserbetako sektorea,
Komertzializazioa: herri azoketako ordezkariak (Tolosa, Ordizia, La Bretxa (Donostia), banaketa handiko ordezkariak (Eroski, Uvesco, Mercadona)
Ostalaritza/ Gastronomia: Ostalaritza Eskolak, Basque Culinary Center, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, sukaldariak…
Kontsumoa: Kontsumitzaileen elkartea.