Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Martxoak 31

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko LGPa nekazaritza sektorean eta landa ingurunean ekintzailetza bultzatzeko eredu europar berritzaile gisa aurkeztu du Bruselan

 

“Negocios Rurales, ahora es el futuro” izeneko mintegia egin da Bruselan, Landa Garapeneko Euskal Sareak antolatuta

, eta mintegi horretan parte hartu dute Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendari Irma Basterrak eta HAZI Fundazioko ordezkari Jone Fernandezek.

Mintegiaren gai nagusia izan da landa guneak enpresa berrikuntzaren bitartez biziberritzea.

Jardunaldian enpresak babesteko politika berritzaileak aztertu dira eta gai horretan ideiak ematen dituzten adibideak aurkeztu dira, garrantzi berezia emanez FEADERek kofinantzatutako Landa Garapeneko Programek (LGP) ekintzailetzan laguntzeko neurri eta tresnen kudeaketan duten zereginari.

Eusko Jaurlaritza, ENRDren gonbidapenari erantzunez, Euskadiko LGPa, OSOA, aurkeztu du, nekazaritza sektorean eta landa ingurunean ekintzailetza bultzatzeko eredu europar berritzaile gisa.

Euskadiko LGPa berritzailetzat jo dute bai ekintzailetza bultzatzeko hainbat neurri konbinatzen dituelako bai haien artean eta Europako eta eskualdeko beste fondo batzuekin ere sinergiak sortzen dituelako, eta berritzaile izaera horrengatik aukeratu dute aurkeztua izateko.

Interes gehien piztu duten jarduketen artean hauek ditugu:

– Enplegurako prestakuntza eredua, nekazarientzako etengabeko prestakuntza eta prestakuntza trinkoa aurreikusten dituena.

– Nekazaritza ustiategiak sortzeko neurrien eta belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko neurrien arteko lotura, bai eta ustiategi horietan inbertsioak egiteko laguntzak ere.

– Ekintzailetza bultzatzeko zerbitzu integrala eta berritzailea, programa guztien aldetik: Geroa, Gaztenek eta Ekintzailetzaren ostegunak.

– Goranzko ikuspegiaren erabilera Euskadiko landa garapenerako estrategian eta MENDINET Tokiko Ekintza Taldeak egoera ahulenean dauden landa guneak biziberritzeko egindako ekarpena.

– MENDINETen Leader tokiko garapeneko estrategiaren izaera integrala.

– Erakundeen babesa, sareko lana eta lurraldeko agenteen arteko koordinazioa, LGParen helburuak lortze aldera.

– Ereduaren malgutasuna, ekintzaile bakoitzaren premiak asetzen saiatzen baita.

– Aurreko programazio aldian ekintzailetza bultzatzeko neurrien aplikazioaren ondorioz lortutako emaitzak.

Bertaratuek beste herrialde batzuetako esperientzia interesgarriak ezagutu ahal izan dituzte, esaterako Finlandiakoak, Austriakoak, Eskoziakoak, Irlandakoak, Ingalaterrakoak eta Frantziakoak.