Datozen lau urteetan, Eusko Label marka izango da ACTren (Traineru Kluben Elkartea) gizonezkoen lehiaketaren babesle nagusia.
Hala iragarri dute Eusko Jaurlaritzak eta ACT berak Kursaalean.
Eusko Label Ligaren aurkezpenean egon ziren Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, ACTren lehendakari Borja Rodrigo, Ligan parte hartzen duten klub guztietako ordezkari eta arraunlariak eta Eusko Label markaren babespean dauden produktuen agente sektorialak.
Babesletzaren helburua da Eusko Label produktuak sustatzea eta lehen sektoreko profesionalen lana balioan jartzea
Aurkezpen ekitaldian, Arantxa Tapia sailburuak azpimarratu zuen babes honen helburua dela Eusko Label marka ospea handitzea, Eusko Labela duten produktuen salmentak areagotzea, eta kontsumitzaileek kalitate bikaina duten nekazaritzako elikagaiak eduki ditzaten egunero-egunero ahalegintzen diren ekoizleen lana gorestea.
Traineru Kluben Elkarteko lehendakari Borja Rodrigok, berriz, esan zuen hitzarmenak kirolaren proiekzioa handitzen jarraitzeko balio duela, 2003an hasi zen proiektu hau bideragarri egiten baitu. Kirolarien aldeko mezua ere bidali nahi izan zuen esanez arraunlariek ere, Eusko Label produktuen ekoizleen antzera, saiatu egiten direla eta produktu bikaina lortzen dutela, eguneroko sakrifizioarekin eta ahaleginarekin udaro-udaro kalitate goreneko label produktu bat eskaintzen baitute.
Eusko Label Ligal jaio da
ACT 2003an jaio zen, Galiziako, Kantabriako eta Euskal Herriko trainerurik hoberenak norgehiagoka jarriko zituen lehiaketa arautu eta bateratu bat sortzeko. Eta Eusko Label Ligak San Miguel Ligaren lekukoa hartuko du, azken 11 denboraldietan traineruen lehiaketarik gorenari izena eman dionaren lekua, alegia.
Denbora horretan guztian bat baino gehiago izan dira Elkartetik igaro diren babesleak, eta horietako batzuk izan dira Mapfre, Caja Madrid edo CaixaBank. Azken hau, gainera, bosgarren denboraldia egin berri du aurten, lehiaketa honen funtsezko zutabeetako bat izanik. Izan ere, Eusko Label ez da berria gure traineruen kirolean. Hain zuzen ere, urte batzuk dira lehiaketari lotuta dagoela, Fan Zonean bere produktuak eskaintzen. Edo kirol maila hutsean, Eusko Label Banderaren lehia eginda azken bost denboraldietan, bai Donostian bai Zarautzen.
Hala, datorren uztailaren 1ean Eusko Label Ligak bere egutegi erregularrari ekingo dio Bilboko uretan, eta uda osoan 12 ontziak eramango ditu Galiziako, Kantabriako eta Euskal Herriko uretatik nabigatzera. Ontzi horien artean ditugu Tiran Pereira, Cabo eta Ares, Galiziatik; Astillero, Kantabriatik; Ondarroa, Zierbena Bahías de Bizkaia, Kaiku Producha eta CaixaBanak Koroako oraingo txapeldun den Urdaiai Avia, Bizkaitik; eta San Pedro, Orio Babyauto, San Juan Sumelec eta Hondarribia, Gipuzkoatik.