Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Martxoak 30

EGT talde katalanak 20 milioi euro inbertituko ditu Karrantzan esnekien lantegi batean

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak TGT Taldeko lehendakari Teodoro Garcia hartu zuen Bilbon,

Euskal Herrian bidea egiten hasiko den enpresa berri bat abian jartzeko Talde katalanak eta Karrantzako Udalak egindako akordioa izenpetu ondoren.

50 lanpostu baino gehiago sortzea aurreikusten du

TGTren industri proiektu berria Euskolabel behi esnez egindako gazta gama berri bat lantzen eta merkaturatzen arituko da, bai eta esne-gain harrotua eta Euskadin ekoitzitako behi esnea ontziratzen ere. Ardi gazta egitea ere aurreikusten da, eta Idiazabal J.I.ren barruan sartuko da.

Proiektua bi fasetan garatuko da. Lehenengo, gazta era esne-gainaren lerroak abian jarriko dira, eta, bigarren fasean, Karrantzako haranean ekoitzitako esnea ontziratzeko lerroa ezarriko da. Talde honen ezarpenerako prozesu osoan Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren eta AZTI zentro teknologikoaren laguntza eduki da. TGT-k aitortzen du Eusko Jaurlaritzak ezinbesteko laguntza eman diola proiektua gauzatzeko eta berori abian jartzeko eduki dituen arazoak konpontzeko, eta hala jakinarazi dio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiari Bilbon, Spriren egoitzan, egin duten bileran.

Jarduera horiek guztiak laguntza handia dira Euskadiko esne sektorerako, bai Idiazabal J.I.rako, bere ekoizpena nabarmena handitzea ekarriko baitu, bai euskal abeltzainentzat, behi esnearen kontsumoaren beherakada dela-eta une zailak igarotzen ari baitira. Izan ere, proiektu honekin elikagaien katea egituratuko da eta behi eta ardi esnea ekoizteko aukerak areagotuko, ekoizpen ahalmen teknologiko handiak dituen industria berri bat edukiko duelako eta, batez ere, banaketa sare sendoa duten talde bat izango duelako, TGT taldea, alegia.

Proiektuak, halaber, Karrantza Haranaren biziberritzea ekarriko du modu nabarmenean, ez bakarrik lanpostu berrien sorrera eragingo duelako, kalkuluen arabera 50 lanpostutik gora izango baitira, baizik eta sortuko den jarduera ekonomikoagatik ere, zonaldeko abeltzainei garatzeko eta behi eta ardi esnearen ekoizpena areagotzeko aukera eskainiko baitie. Proiektua iraunkortzat jo daiteke inpaktu ekonomiko, sozial eta ingurumenekoaren bere hiru alderdietatik. Zentzu horretan, TGTren jabe Tedi Garciak eta Karrantzako alkate Raul Palaciok akordio bat izenpetu dute, zeinaren bidez Udalak bere jabetzakoa den Karrantzako Artisauen lantegi zaharra TGT taldeari utziko dion, aspaldi erabili gabe dagoen lantegia berriro irekiz eta abian jarriz.

TGT Taldea
TGT Taldea, bere hasieratik, gaztak aukeratzen eta merkaturatzen aritu da Europako merkatuan, eta Europako gazten arteko aukeraketa zorrotza egiten saiatu da merkatuaren askotariko premiei erantzuteko. Gazta klasiko eta kontsumo handikoak zein espezialitate bikain eta gozoenak, kontsumo joerei jarraituz edo merkatu lerro berriak sortuz, horrela lortu du gaztaren sektorearen abangoardian kokatzea bai Espainain, bai Europan. Hori dena lehiakortasun eta profesionaltasuna handienaren barruan.

Horretarako Europako eta Espainiako enpresarik ospetsuenen ordezkari esklusiboa da merkatu espainiarrerako, eta berezko Industri Korporazio bat dauka Espainiko gaztarik adierazgarrienen fabrikaziorako, tartea

n direla Mantxakoa, Erronkarikoa, titi-gazta, eta Iberikoa, bai eta ontziratzeko planta moderno bat ere.
Bere sare komertzial eta logistikoarekin – orain Euskal Herriko planta batuko zaio- estaldura estatala ematen dio banaketa modernoari, merkataritza tradizionalari, ostalaritzari eta industriari, kalitaterik eta eraginkortasunik handieneko zerbitzua bermatuta.