Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Martxoak 22

Oroz sailburuordeak babesa erakutsi die ProWein Nazioarteko Azoka garrantzitsuan egon diren euskal upategiei

Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, ProWein azokan egon da Elikagaien Industrietako zuzendari Peli Manterolarekin batera

, eta Basque Countrty standa bisitatu dute biek bertan. Ardo eta edarien nazioarteko azoka da Prowein, eta sektoreak Europan duen hitzordu garrantzitsuenetakoa, eta Alemaniako Dusseldorf herrian egin da. Standa Eusko Jaurlaritzaren eta bere menpeko HAZI Fundazioaren babesari esker jarri da, eta 34 upategi hartzen ditu bere baitan. Upategi horietatik guztietatik, 25 Arabako Errioxakoak dira, 8 Txakolinenak eta bat Vodka destilategi bat da.

Bittor Orozen hitzetan, Eusko Jaurlaritzak honelako sustapen ekintzei ematen dien bultzada “funtsezko elementua da nekazaritzako elikagaien euskal industria eta, bereziki, mahastizaintzaren eta ardogintzaren industria kanpoan lehiakorragoa izan daitezen eta haien guztien presentzia internazionala ahalbidetzeko dugun estrategia erabakigarriaren barruan. Jada agerikoak dira estrategia horren emaitzak: 2016a urte bikaina izan zen gure ardoen esportazioetarako eta, sektorearekin batera, ahal dugun guztia egiten ari gara datozen ekitaldietan joera hori berresteko”.

Euskal ardoen esportazioari buruzko datuak
Hain zuzen ere, pasa den urtearen itxieran euskal upategiek ordura arteko salmentarik handienak eginak zituzten kanpoan, esportazioko sarreren marka hautsita, 209,5 milioi eurorekin. Maximo historikora iritsi zen, izan ere, 59 milioi litro saldu ziren batez beste 3,55 euroko prezioan, azken 12 urteetako preziorik handienean, alegia. Zifra horiek esan nahi dute salmentak %3,1 hazi direla balioan eta %1,6 bolumenean. Oraindik ere jatorri izendapena duten ardoak dira esportazioen eragile nagusiak, bai eta balioan gorakadarik handiena izan dutenak ere. Azpimarratzekoa da, halaber, ardo apardunen eta barietate bakarrekoen portaera ona.

Merkatuei begiratuta, Erresuma Batua da euskal ardoetan gehien inbertitu zuen herrialdea. 40,5 milioi euro inbertitu zituen, hau da, guztirakoaren %19,3. Bere atzetik, Estatu Batuak daude, hazkunde globalaren protagonistetako bat, %7,9 gehiago inbertitu baitzuen, 30,3 milioi eurotaraino. Suitza, hirugarren merkatua, egonkor mantendu zen, berriro ere 22,2 milioi euro inbertituta (+% 0,2), eta bere atzetik, hurbil-hurbil, Alemania, 21,9 milioi eurorekin (+%3,5). Halako distantzia batera Frantzia agertzen da, 16 milioi eurorekin (+%9,2).

Estatu Batuetako merkatuaz gain, nabarmentzekoa da Ipar Amerikako beste merkatu batzuen portaera ona, hala nola Mexikokoarena eta Kanadakoarena, bai eta Txinako, Japoniako, Irlandako eta Belgikako bilakaera positiboa ere.

Enpresen balorazioa PROWEINen
Prowein sendotu egin da Europako azokarik garrantzitsuen eta esanguratsuen moduan, eta munduan dauden ardo eta beste edari alkoholdun batzuen ekoizlerik garrantzitsuenak ditu bere erakusketarien artean. Egindako inkesta baten arabera, euskal enpresa parte hartzaileek sektoreko erreferentzia garbitzat jotzen dute azoka, bere izaera internazionalagatik, izan ere, Alemaniako merkatuaren mugak gainditzen ditu eta mundu osoko erosleen elkargunea da. Upategiek azpimarratzen dutenez, azokaren indarguneak dira, batetik, bere izaera internazional nabarmena eta, bestetik, bisitari profesionalen kalitatea.

Upategi denak bat datoz esatean 2017ko edizio hau oso ona izan dela, bisita kopuruaren igoera nabaria egon delako eta bisitek interesa handiagoa erakutsi dutelako. Era berean, parte hartzaileek oso ondo baloratu dute honelako ekitaldietan Euskadiko ardoak taldean egoteko aukera emanez Eusko Jaurlaritzatik jaso duten babesa.

Proweinen ez ezik, ekitaldi honen hasieratik Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak euskal ardogileak beste azoka eta foro internazional batzuetan egotea bultzatu du, hala nola bi urtean behin profesionalentzat egiten den Sirha azokan, Lyonen, ostalaritzako alorreko erreferentea baita; eta VINISUD 2017 azokan, Montpelierren, ardo mediterranearren ekoizle txiki eta ertainentzat garrantzi handikoa den azoka baita.