Euskadin egin da, otsailaren 22an eta 23an, EIT Food nazioarteko partzuergoaren lehenengo batzar nagusia, EIT Food Innovation Marketplace, etorkizuneko elikagaien garapenaren oinarriak ezarriko dituena
. Partzuergo horrek ekimen aitzindariak egiten ditu berrikuntzaren, ekintzailetzaren, negozio-sorkuntzaren, komunikazioaren eta hezkuntzaren inguruan, elikagaiak hornitzeko kate iraunkor eta lehiakorrak sortzea bultzatzeko. Batzar nagusia Bizkaia Aretoan (Bilbo) egin da, eta 250 ikertzaile eta zuzendari elkartuko dira, hauetatik etorriak: 90 enpresa baino gehiago, startup, unibertsitate eta zentro teknologiko eta elikagaigintzarako makineria fabrikatzen duten zentroak.
250 ikertzaile eta zuzendari elkartuko dira, hauetatik etorriak: 90 enpresa baino gehiago, startup, unibertsitate eta zentro teknologiko eta elikagaigintzarako makineria fabrikatzen duten zentroak
Bi egunez, elikagai-berrikuntzako ekosistema izan da Bizkaia Aretoan; Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak parte hartu du batzar nagusiaren inaugurazioan. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak Europako etorkizuneko elikaduraren estrategia definitu ahal izatearen azpimarratu du eta lan horretan Euskadi agente aktibo izatea zein garrantzitsua den azaldu du. Tapiak adierazi duenez “gizartearen beharrei erantzuteaz gain, ekonomia jardueraren sustatzaile eta enplegu sortzaile den aukera-nitxo baten aurrean gaude”.
EIT Foodek, kontsumitzailea ardatz duen berrikuntza-komunitate gisa, berrikuntzaren motor bilakatu nahi du foro hau elikagaien balio-katean parte hartzen duten eragile guztientzat. Partzuergoak oinarriak ezarriko ditu Europako elikagaien sektorea sektore erakargarri bihurtzeko, inbertsioa handitzeko eta talentua gerarazteko.
Elikagai-berrikuntzan posizionatu da Euskadi
EIT Food partzuergoak antolatzen duen elikagai-berrikuntzako lehenengo merkatua egiteko Euskadi aukeratu izanak Europako nekazaritzako elikagaien industriako erreferente gisa posizionatzen ditu autonomia-erkidegoa eta AZTIk eta sektoreko enpresek egindako lana.
EIT Food europar partzuergoan parte hartzen dute elikagai-kate guztiko 50 enpresa, unibertsitate eta ikerketa-zentrok, zeinak aitzindari baitira bere eremuetan. AZTI eta Angulas Aguinaga enpresa dira euskal ordezkariak partzuergo horretan; partzuergo hori konprometitu da gaur egun elikagaiak ekoizten, banatzen eta kontsumitzen diren moduak batera aldatzeko.
AZTI da EIT Food partzuergoko Hegoaldeko nodoaren aitzindari, eta Espainiako, Israelgo, Italiako eta Portugalgo 12 bazkidek eta 14 startupek osatzen dute (eremu osagarrietan espezializatuta daude). Zentro teknologikoak alor hauetan duen jakintza partekatzen du partzuergoarekin: berrikuntza (elikagaien kalitatearen kontrola, arriskuen murrizketa, teknologia berriak aplikatzea produktuen bizitza baliagarriari, nutrizioa eta osasuna eta elikagai-katearen ekoeraginkortasuna), ekintzailetza (enpresa berrietarako inkubagailuak, ekintzaileentzako finantziazio-iturriei buruzko orientazioa, ideia produktu bilakatzeko trebakuntza…), komunikazioa (gizarteari irekitako saio irekiak ekitaldi zientifikoetan, joera gastronomikoen identifikazioa, kontsumitzaileekiko harremana…) eta hezkuntza (lankidetza Europako unibertsitateek antolatutako masterretan, bekak dituzten eta praktikak egiten ari diren ikasleen prestakuntza…). Espezializazio-eremu horietan, zentro teknologikoko ikertzaileen jakintza zientifikoa gaurko eta etorkizuneko garapen jasangarri eta osasungarri bilakatzen da.