Euskadiko Elikaduraren Clusterrak Enpresa eta Erakunde Bazkideen Gidaren lehenengo edizioa aurkeztu du gaur. Gida honetan 73 enpresa bazkideei buruzko informazioa aurkitu daiteke.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politiako sailburuordeak, Bittor Orozek, Clusterra lagundu zuen aurkezpen honetan tokiko eta kalitatezko produktuari lotuta dagoen Elikagaien Industria indartsua, lehiakorra eta iraunkorra garatzeko Eusko Jaurlaritzak duen konpromisua adierazteko.
Euskadiko Elikagaien industria lehen sektoreko traktorea bat da eta bertako produktua hobetzen laguntzen du. 4.400 milioi eurotik gorako salmentak sortzen duen eta 15.000 pertsona enplegatzen dituen industria bat da.
Oroz sailburuordeak gogorarazi zuen elikagaien industria lehiakorra eta berritzailea lortzeko beharrezkoa dela enpresa eta erakundeen arteko lankidetza eta prozesu horretan Klusterraren papera ezinbestekoa da.