Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordeak, eta Roman Bengoa, ENEEKeko (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) presidenteak, Arima Bizia Berreskuratu kanpaina aurkeztu zuten.
Kanpainaren helburua gertuko produktu ekologikoen kontsumoa sustatzea da eta otsailaren 23ra arte mantendu da. Ekintza berri hau Euskadiko Nekaritza Ekologikoa Sustatzeko Plan Estrategiakoaren parte da.
Eusko Jaurlaritzak eta ENEEKek bertako produktu naturalez osatutako elikadura osasuntsua aldarrikatu nahi dute
Arima Bizia Berreskuratu kanpianarekin Eusko Jaurlaritzak eta ENEEKek bertako produktu naturalez osatutako elikadura osasuntsua aldarrikatu nahi dute. Hain zuzen ere, kontserbagarri eta kimikorik gabeko elikagaien sustapena “Arima Bizia” kanpainarekin hasi zen 2016ko urrian Gasteizen, Bilbon eta Donostian garatu ziren merkatu ibiltarietan. “EKO produktuen kontsumoa pertsonen osasunari on egiteaz gain, gizarte eta ingurumeneko kalitatea hobetzen du -aniztasun biologikoa, animalien ongizatea, eta euskal nekazaritza eta paisaiaren ondarea bermatuz” adierazi zuen ENEEKeko presidenteak.
Bittor Oroz Sailburuordearen hitzetan “Eusko Jaurlaritzak konpromiso estrategikoa dauka nekazaritza ekologikoaren garapenarekin, produktuen transformazioarekin eta merkaturatzearekin. Etorkizuneko nekazaritza ekologikoaren garapena bermatzeko herrialde bezala hiru ardatz nagusi landu behar dira: ekonomikoa, jasangarria eta soziala.”
“Kontsumitzaileek -adierazi zuen Orozek- bertakoak eta osasuntsuak diren produktuak eskatzen ari dira, hain zuzen ere produktu ekologikoen ezaugarriak; eta beraz merkatuan azaldu den aukera hori aprobetxatu behar da”.
Nekazaritza Ekologikoaren Sustapen Plana
Euskadiko azalera ekologikoa %1 baina zerbait handiago da. Oraindik ere maila apala izanik, azkeneko urteetan hazkunde tasa EBko eta Estatuko batezbestekoa baino handiagoa izan da bai azalaren baita agenteen zenbatekoan.
2009an 244 agente zeuden eta gaur egun aldiz 518 daude. Agente horien artean nekazariak, abeltzainak, transformatzaileak eta saltzaileak daude.
Kontsumitzaileen alorrean, Euskadin 3.000 familiek egunero produktu ekologikoak kontsumitzen dituzte.
Egoera hau hobetzeko helburuarekin. 2004tik Euskadik Nekazaritza Ekologikoa Sustatzeko Plan Estrategikoa dauka. Eusko Jaurlaritzaren eta ENEEK elkarlanaren ondorioa da eta 2014-2020 Landa Garapenaren Programaren ardatzetako bat da. Helburuen artean 800 agentera iristea (produktore eta saltzaileen artean) eta produktu ekologikoen kontsumoa bikoiztea daude.
Helburuak lortzeko, laguntza ekonomiko desberdinak sortu dira alor desberdinetan: aholkularitza teknikoa, merkataritza jarduerak, nekazari eta abeltzain gazteak sustatzea, kalitate desberdindua sustatzea, ekoizpen ekologikorako laguntza teknikoa, etab. I+G+b alorrera ere inbertsioak zuzendu dira, Neiker-Tecnalia eta Azti-Tecnaliako ikerketa-lerro esperimentaletara hain zuzen ere.