Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Urtarrilak 27

Euskadik europako kalitate produktuen babesaren aldeko gobernuen sarearen AREPO batzar nagusian parte hartu du

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburu Bittor Orozek presidituta, eta Elikagaien Kalitateko eta Industrietako zuzendari Peli Manterolak AREPO sare europarrak egin duen batzar nagusian hartu dute parte

, Emilia-Romagna Eskualdeak Bruselan duen egoitzan. AREPO eskualdeetako gobernuek eta ekoizleen elkarteek osatutako sare bat da, eta jatorri izendapenen, kalitateko marka ofizialen eta nekazaritzako elikagaiak sustatzeko eta identifikatzeko dinamiken alorrean dihardu, Europako esparru instituzionalean elkarri eraginda.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Saila bere nekazaritzako elikagaien kalitatearen eta bereizgarrien alde garatzen ari den estrategia bera defendatzen du AREPOk

AREPO 2004ko maiatzean sortu zen, Bordelen. Europako sei herrialdetako 16 eskuladek osatu zuten, eta gaur egun Europako 27 eskualde eta 400dik gora ekoizle talde daude ordezkatuta bertan, hau da, Europan dauden Adierazpen Geografikoen %40 baino gehiago.

Euskadirentzat, zeinak gaur egun 7 Jatorri Izendapen, 2 Adierazpen Geografiko Babestu eta EUSKO LABEL kalitate eta jatorri marka duten 16 produktu baititu, funtsezkoa da aliantzak bilatzea nekazaritzako elikagaiak bereizteko politikak bilatzeko eta defendatzeko. Hala, Oroz sailburuordearen hitzetan, AREPO bidaide ezin hobea dugu, izan ere, “Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Saila bere nekazaritzako elikagaien kalitatearen eta bereizgarrien alde garatzen ari den estrategia bera defendatzen du AREPOk”.

Jarduera eremuak

AREPOren jarduera nagusiak honetara bideratuta daude:
– Adierazpen geografikoak eta kalitateko produktuak garatzea, lurraldearen garapenerako tresna gisa; Europako Batzordearekin harremanetan egonez eta dagozkion politika europarrak indartuz.
– Ziurtatzea kalitateko produktuek behar bezalako babesa edukitzea bai Europaren inguruneko merkatuan, bai nazioarteko merkatuan, eta ziurtatzea, baita ere, sustapen politiketan dagokien lekua aurkitzea.

– Kontsumitzaileekin harremana egokia izatea bermatzea, kontsumitzaileek produktu horien gaineko informazio zuzena eduki dezaten.

Batzarraren edukia

Batzarrean, urteko txostenak irakurtzeaz gain, hori derrigorrezkoa baita, bazkideentzat interesgarriak diren hainbat gai landu dira, hala nola NPBren sinplifikazioa eta modernizazioa, TTIPren gaineko eguneraketak (Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa), nekazaritzakoak ez diren adierazpen geografikoen gaineko aurrerapenak, hainbat proiektu europar (horietako batean – AGROSMART – Euskadiko Kooperatiben Federazioak parte hartzen du, INTERREG SUDOSen finantzaketarekin) eta nekazaritza ekologikoaren gaineko erregelamendua. Sustapen politikari buruz 2017rako prestatu diren lan programa berrien aurkezpena ere egin da.

Era berean, erabaki da udazkeneko Batzar Nagusiaren osoko bilkura urrian egingo dela, Kretan. Topaketaren ardatza izango dira JIBen, AGBen eta marka bereizgarrien funtzionamendua eta abian jarri, lagundu eta kontrolatzeko prozesuak. EUROMONTANA mendialdeko eskualdeen sareak (Euskadiren presidentziaren pean) AREPOrekin egiten duen ohiko elkarlanaren barruan, Euskadik proposatu du EUROMONTANA mobilizatzea, urrian AREPOk egingo duen Batzar Nagusian “Europako Mendialdeko Produktua” balioesteko aipamena abian jartzeko dauden zailtasunen gaia modu berezian lantzeko.