Euskadiko eta Nafarroako gobernuak eta Italiako Lombardia eta Liguria eskualdeak Iruñean elkartu ziren, lan jardunaldi batean, REGAL Elikagaien Gastronomiarako Eskualde Europarren Sarearen garapenean sakontzeko
. Elkarte hau 2015ean sustatu zen prestakuntza, berrikuntza eta ekintzailetzaren alorrean lankidetzan aritzeko sare bat eratzeko asmoarekin.
Oroz sailburuordeak positiboki baloratu du REGAL sareak Euskadiri ematen dion aukera
Nafarroako hiriburuan egindako bileran, Bruselan duela gutxi egindakoaren jarraipena baita –bilera hartan Europako Erkidegoko agintariei aurkeztu zitzaien Sarea eta Nafarroa eta Liguria modu ofizialean sartu ziren Sarean–, euskal ordezkaritzak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuordeak, Bittor Orozek, eta Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak, Peli Manterolak, lurraldeari lotutako barne produktuen aldeko eskualde europarren lobby-an parte hartzea adostu zuten Nafarroa, Lombardia eta Ligurarekin batera.
Bileran hartutako beste akordio bat izan zen Espezializazio Adimenduneko RIS 23 Estrategiaren baitan egiten diren eta kontzientziazio sozialarekin eta tokiko produktuan eta gastronomian oinarritutako “ekonomia zirkularra”-rekin lotura duten proiektuak garatzea.
Oroz sailburuordeak positiboki baloratu du REGAL sareak Euskadiri ematen dion aukera
Europar erakundeen aurrean eragina izateko tokiko produktuan oinarrituta gastronomiaren berrikuntza eta elikadura gaietan.
Euskadi, kide fundatzailea
2015ean Milanen “Planeta elikatuz bizitzarako energia” izenburuarekin egin zen Expoan, non Euskadi eskualde gonbidatu gisa Euskadiko gastronomiaren eskaintza sustatzeko hainbat ekintza egin zituen, Euskadik eta Lombardiak lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten, eta hitzarmen ondorioz sortu zen Elikagaien Gastronomiarako Eskualde Europarren Sarea (REGAL).
Orduan, gobernu biek agindu zuten ezagutzak eta esperientziak trukatzeko proiektuak bultzatuko zituztela baserriaren, nekazaritzaren eta elikagaien alorretan, proiektuak batera garatzeko asmoarekin. Hala, REGAL truke eta elkarlanerako lekutzat hartu da, zehazki, eskualde bakoitzari elikagaien gastronomian erreferente izaten eta ekimen berriak lankidetzan garatzen laguntzen dioten tresnak –tresna didaktikoak, berrikuntzakoak, enpresen dinamizaziorakoak…– elkarri ezagutzera emateko lekutzat.
Zehazki, eremu hauetan garatuko da eskualdeen arteko lankidetza hori:
• Bertako nekazaritzako produktuen kalitatea eta jatorria, merkataritzako zirkuitu laburrak sustatuz.
• Ezagutzen eta berrikuntzen trukea
• Baserri, nekazaritza eta nekazaritzako elikagaigintza eremuetako berrikuntzetan liderrak diren eskualdeen talde bat sortzea Europako eremuan
• Praktika onen trukea eta ohitura gastronomikoak sustatzea helburua duten elikadura heziketarako proiektuak
• Praktika onen trukea eta zirkuitu laburrak sustatzeko proiektuena: “Farmer markets”, zuzeneko salmenta, etab.
Nafarroa eta Liguria sarean sartzea
Nafarroa eta Liguria berriki sarean sartuta urrats garrantzitsua eman da REGAL sarearen garapenean. Izenpetu den Atxikipen Protokoloaren arabera, Nafarroak eta Liguriak agindu dute lanean arituko direla “ikuspegi holistikoarekin eta tokiko kulturan eta tradizioan errotuta, baina etorkizun senarekin, testuinguruan egongo diren aldaketak aurreikusiz, aldaketa horietara egokituz eta aldaketetan eraginez, eta prestakuntza, ekintzailetza eta berrikuntzaren kulturan erabat inplikatuta, norbere balioetatik abiatuta aurrera egiten laguntzeko”. Era berean, sare honetako kideek konpromisoa hartu dute proiektua zabaltzen joateko eta gure lanean beste eskualde batzuk integratzen joateko, zehazki gastronomia eta elikadurari dagokienez zein prestakuntza, berrikuntza eta ekintzailetza tresnen erabilerari dagokionez gure ikuspegi eta lidergo bera duten eskualdeak.
Arreta berezia nekazaritzako elikagaien sektoreari
REGAL sarea sortzea beste urrats bat gehiago ematea izan zen Eusko Jaurlaritza nekazaritzako elikagaien sektoreko balio kate osoari eta sektore horri behar bezala garatzen lagunduko dioten berrikuntza eta ikerketa jarduerei eskaintzen ari zaien arreta berezian. Kontuan hartu behar da, ez alperrik, elikaduraren sektoreak euskal BPGd-ren %10 baino gehiago sortzen duela gaur eta, beraz, Euskadiren etorkizuneko garapenerako ahalmen handia duela. Elikadurarena, izan ere, Euskadi murgilduta dagoeneko Espezializazio Adimenduneko RIS 23 Estrategiak garatzen dituen aukera nitxoetako bat da.