Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Urtarrilak 24

NPBren Etorkizuneko Erronkei buruzko jardunaldia

Abenduaren 20an jardunaldi bat egin zen Arkautiko Zalditegietan

, Mundu Landa Foroak eta HAZIko Europe Direct zerbitzuak antolatuta, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) Etorkizuneko Erronkei buruz.

Jardunaldia HAZIren Geroa Gaur egitasmoaren barruan kokatzen da

Jardunaldia HAZIren Geroa Gaur egitasmoaren barruan kokatzen da, etorkizun hurbilean teknologietan, joeretan edo testuinguru sozialean egon daitezkeen aldaketak direla-eta euskal baserri eta nekazaritzako elikagaien testuinguruan eragin nabarmena izango duten egoerak landa sektore eta ingurunera hurbiltzeko asmoarekin.

Horrenbestez, landa alorreko prospektibarako foro bat zen, egoera berri horiek sektorean nola eragin dezaketen eta Euskadiko landa eta itsasertzeko ingurunearen ezaugarri diren prozesu ekonomiko eta sozialetan nola barneratu daitezkeen aztertu eta baloratzeko topaleku gisa jaioa.
Europako nekazaritza ministroak eta Europar Batzordeko ordezkariak Chambord-en elkartu ziren, Frantzian, irailaren hasieran, bilera ezohiko batean, bere formatuagatik, marko instituzional klasikotik kanpo. Helburua zen 2020tik aurrera aurreikusita dagoen NPBren erreformaren bidea hastea. Bertan, ordezkari guztiak ados agertu ziren nekazaritza politika komuna izan behar dugula, anbiziotsua eta indartsua, baina sinplifikatu beharra dagoela ere adierazi zuten.

Orain dela gutxi, Europar Batzordeko lehendakari (CE) Jean-Claude Junckerrek adierazi zuen Batzordeak 2017 amaitu baino lehen Komunikazio bat erabakiko duela NPBren etorkizunari buruz, 2020tik harantzago, baina aurretik kontsulta publiko bat egingo zela, otsailean edo. Halaber nabarmendu zuen sinplifikazioa eta modernizazioa izango direla Komunikazio horren hitz gakoak eta helburu nagusia.

Europako makineria martxan dela ikusita, eta erreformak gure nekazaritza eta landa garapenerako politikari eragingo diola ikusita, Euskadin egokitzat jo dugu eztabaida bati ekitea gure sektorearen etorkizuneko erronkei eta NPBren etorkizuneko Erreformari buruz.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek inaugurazioa egin eta gero, jardunaldia etorkizuneko NPBrako aurreikusten zuen bideari buruzko aurkezpen prospektibo bikain batekin hasi zen, Gabriel Trenzadoren eskutik, zeina EBrako Gaietarako zuzendaria eta Espainiako Nekazaritzako Elikagai Kooperatiben Nazioarteko Harremanetarako arduraduna zuen.

Horrenbestez, Trenzadok iraunkortasunaren elementua nabarmendu zuen, horrek eragingo baitu Erreformaren norabidea bat edo bestea izatea, iraunkortasunaren arloan zein elementu indartzen den, hau da, ekonomikoa (merkatuko kontuak, prezioek aldakortasuna…), ingurumena (berotegi gasen emisioen murrizketa, baliabideak nola erabili…) edo soziala (lurraldea). Halaber, politika berrian eragingo duten kanpoko elementu ugari ere azpimarratu zituen, baita eredu ekonomikoan izaten ari garen aldaketaren eragina ere, horrek paradigma berria ekarriko baitu.

Ondoren, hiru eztabaida mahai antolatu ziren, eta horietan banatu ziren sektorearen ordezkariak, Administraziokoak eta gizarte zibilekoak.
Premisatzat hartuta Europan mailan famili eta mendiko nekazaritzari laguntzearen garrantzia defenditzen jarraitu beharra, gure ereduan okerren txertatzen diren NPBren hainbat elementu aztertu ziren, eta hobeto sartu litezkeen planteamendu berriak ere landu ziren; amaieran, 2020 ondorengo NPBrako erabakiak hartzen Euskadi moduan nola eragin dezakegun gehiago hausnartu zen.

Esperientzien truke interesgarria egin zen, eta 2017an ere jarraituko du, Erreformaren funtsezko elementuak xehatzen doazen heinean.