Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2017, Urtarrilak 24

Elikagai enpresek euren produktuak eraman zituzten Euskadiko SIRHA Azokako standera Lyonen

Errestaurazioaren eta Ostalaritzaren Munduko Azokaren azken edizioa, Lyonen, non, hirugarren urtez jarraian, euskal enpresek Euskadi-Basque Country pabiloian elkartuta parte hartzen zuten

. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak berritu egiten du bertako produktuak nazioartekotzeko apustua, ostalaritzaren esparruan erreferentziazkoa den azoka batean.

Nekazaritzako elikagaien euskal sektorearen fakturazioa 4.400 milioi eurokoa da urtean

Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendari Peli Manterolak eta HAZI Fundazioko zuzendari nagusi Asier Arresek erakusketa eta bertan dauden euskal enpresak bisitatuzituzten. Aurtengoan, hamaika enpresak parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzak sustatutako pabiloian, eta beste hiruk ere beste stand batzuetan.

Esportazioak areagotzea

Bertako merkatuetan eta estatuko eta nazioarteko merkatuetan euskal elikagaien presentzia eta salmenta areagotzea da Eusko Jaurlaritzak
Nekazaritzako Elikagaien Industriarako diseinatutako Lehiakortasun Planaren helburu nagusietako bat, “tokiko eta kalitatezko produktuari lotutako elikagai industria lehiakor eta iraunkorraren garapenean aurrera egiteko eta, horren bidez, industria horren izaera estrategikoa eta Euskadiko lehen sektore osoan duen trakzio zeregina sendotzeko”. Hori lortzeko, Planak bost estrategia definitu ditu, tartean egonik merkatuen garapena eta sustapena, azoka estataletan zein nazioartekoetan Euskadiko enpresen presentzia bultzatuz.

Eskuragarri dauden azken datuen arabera, nekazaritzako elikagaien euskal sektorearen fakturazioa 4.400 milioi eurokoa da urtean, eta esportazioen balioa gutxi gorabehera 1.000 milioi eurora hurbiltzen da, eta Frantzia da nekazaritzako euskal nekazaritzako elikagaien helmugako lehen herrialdea.
Euskal nekazaritzako elikagaien sektoreak 14.500 pertsona baino gehiagori ematen die enplegua eta oso lan garrantzitsua egiten du lehen sektorea dinamizatzen. Gainera, sektore bien arteko mendekotasuna handia da. Horrekin guztiarekin, elikaduraren balio kateak Euskadiko BPGari %9,6 ematen dio.

SIRHA zenbakietan

SIRHA feria erreferentea da ostalaritzaren arloan, eta hainbat sektoretako profesionalei zuzenduta dago: nekazaritzako elikagaiak eta edariak, pastelgintza eta okintza, gozokiak, ostalaritzako materialak eta ekipamenduak, teknologiak eta zerbitzuak… Topaketa profesionalei baino ez dago zuzenduta, eta bertan gastronomiak eta gourmet produktuek berebiziko garrantzia hartzen dute.

Joan den urtean 25 herrialde baino gehiagotako 3.045 erakuslek parte hartu zuten, eta nazioarteko 25.000 bisitari joan ziren, horietatik %65 erabakitzeko gaitasuna eta erosteko ahalmena duten pertsonak izanik. Zifra horiek bermatzen dute Eusko Jaurlaritzak Euskadiko enpresak SIRHAN presente egoteko egiten duen apustua, euskal elikagaien eta edarien esportazioak handitze aldera. Gaur egun ia 1.000 milioi euro esportatzen dira, eta Frantzia da euskal nekazaritzako elikagaien helmugako lehen herrialdea.

Parte hartzen duten enpresak

Euskadi-Basque Country standean
 CONSERVAS ORTIZ
 CONSERVAS SERRATS
SALANORT
ANGULAS AGUINAGA
GELTOKI
CONSERVAS OLASAGASTI
LANBROA GOURMET
GORENA AURREZ PRESTATUAK
SALICA
MR. CROCK
LACOR