Jata Ondo Landa Garapeneko Elkateak 25 urte darama Uribeko eskualdearen alde. Hori ospatzeko, Mungian ekitaldi bat antolatu zuten Uribeko udalerrietako alkate eta zinegotzi, elkartearen teknikari eta eskualdeko ekoizleekin.
Bertan ere Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea den Bittor Oroz izan zena. Orozek azpimarratu zuen Eusko Jaurlaritzaren konpromezua “Landa Garapeneko Elkarteak indartzeko, landa eremu sendo eta lehiakorraren alde”.
Jata Ondok Uribe Butroi, Txorierri eta Uribe Kosta eremuetan lan egiten du programa desberdinekin, bere ekonomia sustatzeko, bertako ekoizleak bermatzeko eta eskualderen turismos bultzatzeko.