Euskadiko ikastola ezberdineko 150 ume parte hartu ondoren, epaimahai profesional batek 5 ume aukeratu ditu programari amaiera emateko.
Hautaketa bideo bat sukaldatzen grabatu diren ikasleen artean egin da. Beren etxean sukaldatu izan dute merkatuan ikasitako errezetak, eta Mario Palacios-en (MasterChef Junior I-eko irabazlea) ondoan egon da.
Ekitaldiak 2016ko urrian eta azaroan egin dira.
Hautatutako umeak hurrengoak izan dira:
Uxue Lasa – CEIP Mugika-Solokoetxe ( Bizkaia ) Barazki bilduak
Salima y Ana – CEIP Miribilla ( Bizkaia ) Barazki bilduak
Oihan Abanda – Orixe Ikastola ( Gipuzkoa ) Legatza saltsa berdean
Iban Gogorza – Orixe Ikastola ( Gipuzkoa ) Torrijak
Epaileek partaideen goi maia azpimarratu dute, sukaldean duten gaitasuna eta sukaldari oso onak diera erakutsi dute.
“Sukaldaritza Sortzen Kidz” programaren helburu nagusiak hauek dira: azoka leku dinamiko bat bihurtzea eta kalitate-balioak belaunaldi berriei helaraztea, eta gure kultura eta produktu gastronomikoak sustatzea, gaztetxoenen artean azoka tradizionalen marka berreskuratuz.
Eusko Jaurlaritzak diseinatu du, eta hiru hiriburuetako zenbait azokatara heldu da, ikasleek bertako komertzioa eta azoka tradizionala emozionalki babes zezaten lotzeko asmoz.
Lurralde bakoitzeko bi ikastolek hartu dute parte hezkuntza-programa berri honetan. Ikastola bakoitzeko talde bat azokara hurbildu da. Bertan, chef batek azoka erakutsi die, garaiko produktuez, tradizioez, kulturaz eta abar hitz eginez, eta ondoren, azokan bertan, showcooking bat egin die zuzenean.
Itziar Epalza Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak eta Jon Zarate Merkataritzako eta Jesus Fernandez Ikastetxeetako zuzendariek elkarlan honen garrantzia azpimarratu dute. Elkarlan honen bitartez haurrak azoketara joan dira, eurei interesatzeko berariaz garatutako programa batekin.
Euskadiko produktu osasuntsuz eta elikagarriz osatutako “pack” txiki bat oparitu diete. Eta ekintza hau sare sozialetan sustatu da ikasleak euren ingurunean preskriptore izan daitezen. Sentzu honetan guztiak izan dira irabazleak. Hori dela eta, saio bakoitzeko bideoak egin dira, eta bideo horiek ikastetxeetara igorri dira hainbat jarduera burutzeko.
Hona hemen “Sukaldaritza Sortzen Kidz” programako epaimahaia osatzen duten sukaldariak: Dani Lopez (Kokotxa), Aitor Arregi (Elkano), Manu Jugo (Topa), Mikel Fiestras (La Regadera) eta Paul Arrillaga (Zazpi).
Ekitaldiak 2016ko urrian eta azaroan egin dira. Azoka hauek aukeratu dira:
Bilbon Erribera, Donostian Bretxa eta Vitoria – Gasteizen Hornidura plaza
Eta ikastolek hartu dute parte: Samaniego IPI (Araba), Orixe Ikastola (Gipuzkoa), Mugika-Solokoetxe HLHI (Bizkaia), eta Mirilla HLHI (Bizkaia).