Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2016, Azaroak 23

Euskal gaztak maila gorenean Euskadi-Basque Country International Cheese Festival-ean

Oso arrakastatsua izan da euskal gaztentzat pasa den azaroan Donostian izandako Euskadi-Basque Country International Cheese Festivala.

Aurreikuspen guztiak bete ziren eta, guztira, 105 gaztak (Artzai Gazta, Idiazabal Jatorri Deitura eta Idiazabal Jatorri Deiturako Artzai Gazta) Super Gold dominak lortu zituzten, urrezkoak, zilarrezkoak eta brontzekoak, World Cheese Awards sarietan. Baztarrika (Gipuzkoa) eta Santamañe (Bizkaia) Super Gold kategorian sartu ziren.

Garailea Norvegiako Kraftkar gazta izan zen, zeinak “Champions of the Champions” saria ere irabazi baitzuen

Festibalaren inaugurazioan parte hartu zutenak hauek izan ziren: Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko sailburua; Bittor Oroz, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea; Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia; Eneko Goia, Donostiako alkatea; Luisa Villegas, Festivalaren zuzendari eta Artzai Gaztako koordinatzailea; Pablo Basterra, Artzai Gaztako presidentea eta Jose Mari Ustarroz, Idiazabal Jatorri Deiturako presidentea.

Ekitaldi nagusia World Cheese Awards sariak izan ziren, munduan egiten den nazioarteko gazta-lehiaketarik handiena. Aurtengo edizioan, 3.061 gazta etorri dira bost kontinenteetatik, inoiz izan den parte-hartze handiena, planetako bazter guztietako 266 ahosabai eta sudur onenetakoek epaituak izateko. Epaimahaia gaztaren munduko artisauek, teknikariek, erosleek, saltzaileek eta elikagai-preskriptoreek osatzen zuten. Aldez aurreko aukeraketa egin ondoren, epaimahai gorenak 16 finalisten artean erabaki behar izan zuen, zuzenean, jendearen aurrean, World Champion Cheese gazta aukeratzeko.

Edizio honetan, garailea Norvegiako Kraftkar gazta izan zen, zeinak “Champions of the Champions” saria ere irabazi baitzuen, World Cheese Awards lehiaketa 1988 urtetik hona irabazi duten gaztarik onenekin lehiatuta. Agour euskal gaztandegiak merezimendu handiko bigarren saria lortu zuen. Donostia Saria Kantabriako Rey Silos gaztandegiarentzat izan zen.

Sari-banaketan honako hauek aritu ziren: Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria; Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua; Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia; Eneko Goia, Donostiako alkatea eta John Farrand, World Cheese Awards eta The Guild of Fine Food erakundeetako zuzendari nagusia.

Sariak banatu ostean, Artzai Gazta Nazioarteko Artzaintzaren Lehen Topaketa inauguratu zen, eta gaztaren mundua eta kalitatezko euskal produktuak bertaratutakoen esku jarri ziren, Kursaala ekoizleen, artisauen, sektoreko profesionalen eta gazta-zaleen bilgune bihurtuta.