Getariako itsasbazterreko arrantzaleak biltegi berri bat dute arrantzarako materiala eta sareak gordetzeko.
Praileburu izena duen biltegia herriko arrantza kofradiaren alboan kokatuta dago.
Ekonomia eta Lehiakortasun sailburuak, Arantxa Tapiak, inaugurazioaren buru bezala “Praileburu bezalako guneak beharrezkoak dira arrantzarako sareen eta materialaren zaintza eta kalitatea bermatzeko” adierazi zuen.
Tapiarekin batera, ekitaldian Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, Arrantza eta Akuikultura zuzendaria, Leandro Azkue, eta Getariako Kofradiako presidentea, Emeterio Urresti izan ziren.