Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2016, Azaroak 23

Jesús Bujanda mahastizainak Korta 2016 sarietako bat irabazi du

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantxa Tapiak, 2016an entregatu ditu Eusko Jaurlaritzak urtero banantzen dituen Joxe Mari Korta sariak.

Ekitaldian, Tapiak azpimarratu zuen emakumeak enpresa-arloan ikusarazi beharra. Ildo horretatik, bere poza adierazi zuen saridun pertsona bi emakume direlako. Sailburuak bereziki nabarmendu zuen enpresen jarduerak emakumeek eta gizonek elkarrekin egiten dituztela, baina, botere-organoetan eta erabakiak hartzeko erakundeetan, ordea, eskasa dela emakumeen ordezkaritza; hortaz, komeni dela gai horri buruzko hausnarketa egitea.

Jesús Bujanda, Arabako mahastizaina eta upeltegi-jabea, aurtengo saridunetako bat izan da. Global Wine familia-taldeko burua da, eta, zehazki, honako enpresa hauek biltzen dira taldean: Bodegas Valdemar, Viñedos Valdemar, Inspiración Valdemar, Fincas Valdemar eta Bodegas del Mundo. Taldean 51 langile daude, eta, haiekin batera, behin-behineko langileek ere urtaroen araberako landa-lanetan jarduten dute. Fakturazioa guztira hamar milioi eurokoa da.

Bodegas Valdemar eratu zenean, upeltegi berritzaileenetako eta aurreratuenetako bat izan zen. Ardoak Conde Valdemar markaren bidez ezagutzen dira, eta, 1980ko hamarkadan, Errioxako ardoaren estilo-aldaketaren eredutzat hartu ziren. Enpresa-kudeaketaren beste ezaugarri bat esportazio-bokazioa izan da. Gaur egun, familia-taldeak bost kontinenteetako 55 herrialdetara baino herrialde gehiagotara esportatzen ditu ardoak; 2015ean, zehazki, salmenten % 70 esportatu zen.

Jesús Bujanda Errioxako Kontseilu Arautzaileko kidea ere izan da, garai desberdinetako bi legealditan. Horrez gain, Arbor upeltegi-taldeko burua izan zen, Errioxako taldean sartu arte. Ondoren, taldeko batzorde exekutiboko kide aritu da. Gaur egun, Euskadiko Enpresaburuen Bilguneko kidea da.
Aurtengo epaimahaiak makina-erremintaren, etxeko altzarien eta ekitaldiak antolatzeko zerbitzuaren sektoreak ere saritu ditu. Honako emakume eta gizon hauek dira, Jesús Bujandarekin batera, saridunak izan diren beste batzuk:

• Jesus Bilbao Aizpiri, BIDETIK fundazioak proposatuta
• Matilde Elexpuru Soloaga, CEBEK konfederazioak proposatuta
• Maria Luisa Galardi Aduriz, ADEGI elkarteak proposatuta