Eusko Jaurlaritzak Sendotu-Abere Programa abian jarri du. Bere helburua da abeltzaintza jardueretan egiten diren proiektuak finantzatzea, guztira 4.000.000 euroren maileguak emanez.
Horretarako, onartu du, halaber, exekutibo autonomoak, Finantzen Euskal Erakundeak eta hainbat finantza erakundek hitzarmen bat izenpetzea, 640.000 euroren berme funtsa bat eratzeko, gerta daitezkeen hutsegiteak estaltzeko.
Gerta daitezkeen hutsegiteak estaltzeko 640.000 euroren berme funtsa bat dago
Izenpetutako hitzarmenaren bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak hitz ematen du egon daitezkeen hutsegiteak estaltzeko erabiliko den Berme Funts hori eratzeko beharrezkoak diren ekarpenak egingo dituela, bai eta laguntza programa ezarri eta abeltzaintza sektorean zirkulatzailea finantzatzen laguntzeko programaren baitan dagokion deialdia egingo duela ere.
Finantzen Euskal Erakundeak eta kreditu erakundeek, berriz, hitz ematen dute 2016an eta 2017an dagozkion maileguak emango dituztela.
Aurreikusitako jarduerak
SENDOTU programa orokorraren baitan, 2016rako eta 2017rako laguntza hauekin maileguak emango zaizkie abereak erosi eta gizentzeko likidezia premiak edo kapital zirkulatzailea finantzatzeko eskaerak egiten dituztenei, eta pertsona fisikoei edo abeltzaintza sektorean enpresa txiki eta ertainen izaera duten pertsona juridikoei zuzenduta egongo dira.
SENDOTU ABERE Programan orain abian jartzen diren laguntzek Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107 eta 108 artikuluak nekazaritzako sektoreko minimien laguntzei aplikatzeko moduaren gainean EBk emandako Erregelamenduan xedatutakoari heltzen diote, han arautzen baitira diru laguntzak, interes tasaren hobaria, maileguak eta bermeak.
Eskatzaileak pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke, betiere enpresa txiki eta ertainen izaera badute. Baldintzetako bat da gutxienez guztirako gastuen %20 inbertsio pribatuarekin estali beharko dela. Eta horrez gain, Foru Ogasunekin dituen zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean eduki beharko dituzte, ez dira krisian dagoen enpresa bat izango, eta ez dira inolako espediente zigortzaileren menpe egongo. Eskatzaileek proiektu berbererako beste laguntza publikoren bat eskatu eta eskuratu badute, jakinarazi beharko dute.
Informazio gehiago:
http://www.euskadi.eus/informacion/sendotu-abere/web01-a2nekabe/es/