Araex taldeak –gaur egun 9 jatorrizko deiturako 13 upategi ditu– hitzarmen bat izenpetu du Azti-Tecnalia zentroarekin
, taldearen enpresetan berrikuntza teknologikorako anbizio handiko plan bat garatzeko asmoz. Halaxe adierazi zuten Araexen lehendakari eta fundatzaile Javier Ruiz de Galarretak eta Azti-Tecnaliako zuzendari nagusi Rogelio Pozok Baigorri Upategiak upategiko instalazioetan egindako agerraldian (Samaniego; Arabako Errioxa).
Hainbat proiektu elkarrekin egitea eta partekatzea aurreikusi da: teknologiak, material zientifikoak, azpiegiturak, i eta abar
Hitzarmenean, hainbat proiektu elkarrekin egitea eta partekatzea aurreikusi da: teknologiak, material zientifikoak, azpiegiturak, informazioa, langileak, eta abar. Zehazki, Araex Grandsen 2016-2018rako Berrikuntzarako Plan Estrategikoa garatzea aurreikusi da, non sartzen baitira “Zero Histaminako Ardoa” proiektua eta “Arabako Errioxako Upategien Ekoefizientzia eta Ingurumen Hobekuntzarako Plana”.
Araexek, Aztiren lankidetzarekin, beste proiektu batzuk ere aurreikusi ditu, berrikuntzari eta ingurumenarekiko errespetuari lotuak; besteak beste, doitasun-mahastizaintza eta Karbonoaren Aztarnaren jarraipenari loturikoak.