Energiaren Euskal Erakundeak eta HAZIk antolatua, jardunaldia 60 pertsona baino gehiagoren bertaratzea izan du
Biomasak tokian-tokiko baliabide energetiko berriztagarriak erabiltzeko aukera paregabea ematen du. Bere erabilera zabaltzeak energia berriztagarrien bidezko hornidura handitu dezake eta, erregai konbentzionalen aldean salneurri txikiagoa izanda, tokian-tokiko enplegua sortzen du ezartzen den udalerrietan.
Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendaria Peli Manterola, jardunaldiaren aurkezpena egin zuen eta bertan Euskadiko Estrategia Energetikoa 2020aren inguruan Eusko Jaurlaritzak garatzen ari den biomasako erabilera bultzatzeko estrategia azaldu du.