Emakume Nekazarien Nazioarteko Egunarekin bat eginez, urriaren 15ean manifestu bat aurkeztu zuen Artzai Gaztak,
helburu bikoitz honekin: gazta ondasun erkidetzat hartzea, eta artzainen jarduera ingurunerako eta euskal kultur tradiziorako onuratzat hartzea. Laguntza-adierazpen hau Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, foru-aldundiek eta 17 udalerrik izenpetu zuten, hain zuzen ere azaroaren 16an, 17an eta 18an Donostian ospatuko den munduko gazta jaialdi garrantzitsuenaren atarian.
Manifestuak elkartearen oinarri filosofikoak jasotzen dituen dekalogo bat dauka: “Artzai Gazta Elkartearen Dekalogoa”.