Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2016, Urriak 18

Eusko Jaurlaritzaren jarrera hegaluzearen kanpainaren itxiera dela eta

Urriak 4, 00:00etan Gobernu Zentraleko Nekazaritza eta Ingurumeneko Ministerioak emandako dekretu batez hegaluzearen kanpaina itxi zen eta, hori dela eta

, Eusko Jaurlaritzak bat egin du erabat eta sendo euskal arrantzontzien ordezkariek erakutsitako haserrearekin eta egonezinarekin.

Gobernu Zentraleko agintari eskumendunekin harremanetan jarri gara eta eskatu diegu gardentasunez jokatzeko eta garbi adierazteko zer arrazoi izan dituen Madrilek erabaki hori hartzeko, hau da, arrantza denboraldi hau ixteko. Haien erantzunak zer esan ez dakiela utzi du Eusko Jaurlaritza, izan ere, esan dutenez, pasa den otsailean 1,2 tona inguru Frantziaren esku utzi ziren, oraindik ere ez zekitela nola joango zen hegaluzearen kanpaina, eta gainera hori egin zela inongo estamenturi, ez eta eragindako arrantzontzietako bati ere, kontsulta egin eta jakinarazi gabe.

Eusko Jaurlaritzak uste du erabaki hau erabateko arduragaberia dela, eta berriro ere erakusten du Gobernu Zentralak ez daukala interesik gure arrantzontzien orainaz eta etorkizunaz. Erakusten du, baita ere, batere planifikaziorik ez dagoela eta erabakiak hartzean informazioa izkutatzeko joera ulertezina eta oso kezkagarria dagoela.

Eusko Jaurlaritzak berriro dio guztiz beharrezkoa dela kuoten banaketa negoziatzea eta, zehazki, hegaluzearen arrantzarena, eta hori lehenbailehen egin behar dela, kontuan hartuta Autonomia Erkidego bakoitzean sektoreak eta flotak dituen ezaugarri bereziak, horietako bakoitzak bere baliabideak egokien irizten zaien moduan administratu ahal ditzan.