Euskadiko nekazaritzako elikagai sorta zabala egon da San Sebastian Gastronomika Kongresuan
: bertako garagardoak, Arabako Errioxako ardoak, Getariako Jatorri Izendapeneko Txakolina eta Arabako Jatorri Izendapeneko Txakolina, Eusko Labela duen Sagardoa, Haragi produktuak eta haragikiak, esne produktuak eta esnekiak (gaztak, jogurtak, postreak), gozoak eta pastelak, arrain kontserbak… Guztira, 22 enpresak parte hartu dute produktu horiek erakusten:
1. OLAÑETA LOCAL BEER
2. ONDARE
3. BODEGAS VALDELANA, S.L
4. OKIN
5. EKAIN
6. HIRUZTA BODEGA
7. BODEGA ASTOBIZA
8. LACTEOS DONCEL
9. GARLAN SOCIEDAD COOPERATIVA
10. SAL DE AÑANA
11. ALDANONDO
12. CONSERVAS OLASAGASTI
13. BODEGAS COVILA
14. CONSERVAS SERRATS
15. OIHARTE SAGARDOA
16. ADUR TXAKOLINA
17. LAR DE PAULA
18. ARTOMAÑA TXAKOLINA
19. GOENAGA YOGUR
20. PETRITEGI SAGARDOAK 2011 SL
21. ELKANO TXAKOLINA
22. URBAN BEER-CERVEZAS ARTESANAS DE BILBAO S.L
Gainera, lehiaketan parte hartu duten enpresek Show Cookinga egin dute, Aiarako Ostalaritza Eskolako sukaldarien laguntzarekin. Pintxoak egin dira enpresa erakusketari bakoitzetik aukeratutako produktuekin, eta Euskadi Baque Countryko standeko enpresa erakusketarien edariekin uztartu dira.
Sukaldariek pintxoak egin eta platereratuko dituzte, eta hori egiten ari diren bitartean pintxoa nola egiten den azaldu dute. Pintxoaren ezaugarriak eta bereizgarriak zehaztasun handiagoz azaltzeko, enpresa bakoitzak bere produktuaren propietateak eta ezaugarriak azaldu dituzte labur. Era berean, enologo batek pintxoarekin uztartzeko aukeratu den edariaren gaineko sarrera labur bat egin du. Ondoren, bertaratu guztiek pintxoa eta edaria dastatzeko aukera izan dute.