Arabako Errioxako Mahats bilketaren festaren 23. edizioa ospatu zen Samaniegon
. Bertan ekoizleek eta ardandegidunek bere urte osoko lana erakusten zuten.
Emaitza bikainak ematen ari zen lan hau, Mahats bilketaren festan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Arabako Errioxako ardo exportazioek ekainara arte izan dituzten datu onak azaldu ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoak ardo esportazioak handitu zituen lehen seihilekoan, %7 bolumenean eta %10,5 balioan, 28,8 milioi litro salduta, 95,6 milioi eurorekin, ekaineko hilabete onaren ondoren. EAEk 9 milioi euro gehiagorekin handitu ditu bere sarrerak 2015eko lehen seihile-koarekin alderatuta.
Igoeraren protagonistak dira Txina (+2,1 milioi), Estatu Batuak (+2 milioi) eta Erresuma Batua (+1,9 milioi), eta Alemanian eta Norvegian ere datu onak egon ziren.
“Ardoaren munduko komertzioa, gero eta gehiago, balio erantsi handieneko ardoetara jotzen ari da, eta horrek mesede egiten dio EAEri, horrela produktuen hornitzaile garrantzitsua baita” azaldu zuen Orozek sailburuordea.