Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2016, Uztailak 20

Informazio agroklimatikoari eta simulazio agronomikoari buruzko web zerbitzua

NEIKER-Tecnaliak  NeikerMet informazio agroklimatikoari eta simulazio agronomikoari buruzko web zerbitzua abiarazi du.

Honek, Euskal Herriko prezipitazioen eta izozteen inguruko informazioa eskaintzen die erabiltzaileei, bai eta ureztatzeko gomendioak ere, datu historikoetan oinarrituz. Informazioa NEIKER-Tecnaliako Nekazaritza eta Basogintza Oharren Estazioak eskaintzen dituen zerbitzuetako bat da eta oso interesgarria da euskal lehen sektorearentzat, nekazaritzako lanak epe ertain-luzera egoki planifikatzen laguntzen baitu. Oharren Estazioaren zerbitzu berrien artean, sagarrondoaren karpokapsari eta mahatsondoaren sitsari buruzko informazioa eskaintzen da ere.

NEIKER-Tecnaliak prezipitazioen eszedentziari eta udaberriko eta udazkeneko izozte-probabilitateari buruzko informazioa dauka eskuragarri, hamabostaldika eta hilabeteka, Arkauteko estazio meteorologikoan 50 urte luzez egunero bildu diren datuetan oinarrituta. Halaber, 30 urte pasatxorako ureztatze-kanpainen simulazioak dauzka Arabako lurralde historiko osorako, bertako laborantza ureztatu nagusiei buruz (patata, artoa eta erremolatxa).

Aplikazioan dagoen prezipitazioen moduluak hamabostaldi edo hilabete jakin baterako emandako atalasetik gorako edo beherako prezipitazioak gertatzeko probabilitatea zein den ezagutzeko aukera eskaintzen die erabiltzaileei. Izozteen moduluak, aldi berean, urteko une jakin zehatzetan izozteak egoteko probabilitatea zein den ezagutzea ahalbidetzen du.

Azkenik, ureztatze kanpaina historikoak simulatzeko moduluak ureztatze kanpaina zehatz batean zehar kantitate jakin baten gainetik edo azpitik ureztatzeko beharraren probabilitatea zein den zehazten du.

NeikerMeten sarturiko segida meteorologiko historikoak erregularki eguneratuko dira. Zerbitzuaren barruan, laborantzak simulatzeko modulua aurki abiaraztea espero da. Honek, eredu agronomikoetan oinarrituriko laborantza ezberdinen simulazioetatik ateratako informazioa eskainiko du.

Sagar-harrari eta mahatsondoaren sitsari buruzko informazioa
Nekazaritza eta Basogintza Oharren Estazioaren bitartez, NEIKER-Tecnaliak sagarrondoaren karpokapsaren eta mahatsondoaren sitsaren kopuruak eskaintzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldetan jarrita dituen tranpetan jasotako datuei esker.

Karpokapsa edo sagar-harra sagar ekoizpenean eta bere kalitatean eragin larria duen izurria da. Udareondoa eta intxaurrondoa bezalako fruta-arbolak kalte ditzake ere. Karpokapsak normalean bi belaunaldi ditu urtean. Lehen tximeletak maiatz amaieran edo ekain hasieran agertzen dira; bigarren belaunaldia, uztail amaiera inguruan. Fruitua inguratzen duten hostoetan jartzen dituzte arrautzak, udan izan ezik, fruituetan zuzenean jartzen baitituzte orduan. Egun gutxira, kumeak atera eta fruituak hozkatzen hasten dira, barruan sartzen diren arte. Karpokapsaren biztanleriaren tamaina ebaluatzeko, sexu-feromonez osaturiko tranpak erabiltzen dira. Honela, hegaz egiteko garaian izurriak duen tamainari buruzko informazioa lortzen da.

Mahatsondoari eraso egiten dioten luku-sitsek lepidoptero-espezie ezberdinak hartzen dituzte barne. Sor ditzakeen kalteengatik egungo protagonista bilakatu dena Lobesia botrana espeziea da. Larbak lukuko baiez elikatzen dira, zulo txikiak sortuz aipatuetan. Eta zuloek botritisa bezalako gaixotasunak dakartzaten onddoen sarrera errazten dute. Beren biztanleria aztertu ahal izateko norbanako arrak harrapatzen ohi dira, feromonez eginiko tranpen bidez.