Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2016, Uztailak 20

Euskal basogintza- eta egur-sektoreko nazioartekotze ekintza egin du Baskesgurrek, Nantesko Carrefour du Bois azokan

Baskegurrek, Euskadiko Egurraren Elkarteak, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, euskal egur-industria nazioartean zabaltzeko ekintza berri bat sustatu dute.

Egurraren sektoreko bederatzi enpresa bildu dira “Euskal Egurra” markaren pean, eta Carrefour International du Bois (Nantes) azokara joan dira, ekainaren 1etik 3ra; izan ere, azoka hori da egur-industriako Europako azoka garrantzitsuenetako bat.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, Peli Manterola, lagundu diete enpresei azoka honetan. Ekintza hau Egurraren Planaren barruan sartuta dago; Euskadiko gobernuak sustatzen du plana, eta nazioartekotzea du estrategia nagusietako bat.

“Bois Basque Country”
Orotara, bederatzi enpresa joango dira Carrefour International du Bois azokara, “Euskal Egurra/Bois Basque Country” markaren pean. Askotariko enpresa-proiektuak eta produktuak aurkeztuko dituzte; hala ere, marka bateratuari esker, euskal basogintza- eta egur-industriaren kalitatea eta balioak azpimarratuko dira. Nazioartera zabaltzeko estrategia berri horri esker, nazioarteko merkatuetara iritsi daitezke, eta bertan lan egin, batera, sektoreko hitzordu garrantzitsuenetan; bakarka aritzekotan, oso zaila litzateke eremu horietara iristea.

Baskegurrek bultzatzen eta mugiarazten du euskal basogintza- eta egur-sektorea, eta, halaxe, giltzarritzat jo du enpresak nazioartera zabaltzea; izan ere, modu horretan, besteak beste, esportazioak handitzen dira, arriskuak dibertsifikatzen dira, eta ekoizpen-ahalmenari etekina ateratzen zaio. Nantesko ekintza, beraz, beste urrats bat da; lehenago, Timber Expo azokan (Birmingham) eta Ligna azokan (Hannover) ere aritu izan baitira, besteak beste.

Carrefour International du Bois azokan, Baskegurrek hainbat kontu hauspotuko ditu: Euskadiko basogintza- eta egur-sektorea, industria horren eta bertako produktuen garrantzia, eta industriaren apustuak, nazioartera zabaltzeko, berritzeko eta iraunkorrak izateko. Zentzu horretan, azpimarratzekoak dira enpresa horien ekintzak: kanpoko merkatuak gogotik bilatzea, produktuak esportatzea Europako, Asiako eta Afrikako herrialdeetara, nazioarteko hainbat proiektu garrantzitsutan parte hartzea eta I+G bultzatzea, merkatuen beharrak aseko dituzten produktu eta konponbide berriak lortze aldera.

Euskal ordezkariak Carrefour du Bois azokan
“Euskal Egurra” standak 220 metro koadrotik gora izan ditu, eta radiata motako pinudi handi baten itxurarekin. Enpresek modulu bertikalen bidez erakutsi dituzte beren produktuak eta zerbitzuak.
– Ebaki. Euskadiko zerrategirik handiena: lehen eraldaketako produktuetan da aditua. Europa, Asia eta Afrikako herrialdeetara esportatzen du.
– Egoin. Bere sektoreko enpresen burua. Egurrezko eraikinak eraikitzen ditu; une honetan Londresen ari dira lanean, bost solairuko eraikin bat altxatzen, osorik egurrezkoa. Gainera, bestelako proiektu esanguratsuetan ere hartu dute parte, hala nola, J. M Barrieren etxe-museoa zaharberritzen jardun zuten, Eskozian. Idazle horrek idatzi zuen Peter Pan.
– Etorki. Kooperatiba honek pinu-egurra zerratzen du, eta, ondoren, taulak eta listoiak egin, hartara, hainbat industriatan erabil daitezen: eraikuntza, enbalajeak eta altzairuen eratorriak. Europa, Asia eta Afrikako herrialdeetara esportatzen du.
– Gamiz Taldea. Hostozabal zurezko habe ijeztuak egiten dituen enpresa nagusia, mundu-mailan. Gaur egun, Astra Zeneca enpresa farmazeutiko erraldoiaren egoitzan ari dira lanean, Erresuma Batuan. Horrez gainera, besteak beste, Europako Parlamentuaren Idazkaritza Nagusiaren egoitza eraikitzen ere jardun zuten, Luxenburgon.
– Laudioko Egurrak. Enpresa honek taula kontratxapatu industrialak diseinatzen eta ekoizten ditu, eta nazioartekotzeko eta berritzeko gogo bizia du.
– Lana. Kooperatiba bat da, bere sektoreko aditua eta burua, eta erreferentzia, Europa mailan. Eraikuntza-sektorerako produktuak eta konponbideak eskaintzen ditu, enkofratuen alorrean, batez ere.
– Tablev. Listoi-taulak egiten dituzte, zurarekin: sektore horretan eredu dira, nazio-mailan.
– Termogenik. Termikoki eraldatutako egurra lantzen dute, eta sektore horretako buru dira. Oso produktu berritzailea eta ekologikoa da. Estatuan dagoen termo-tratamendurako planta bakarra da.
– Zuhaizki. Aroztegia da, eta energia-eraginkortasun handiko leihoak eta pertsianak egiten dituzte, bai eta eraikuntzarako bestelako produktuak ere, hala nola, eskailerak eta barandak.
Sektoreak zer eragin duen Euskadiko ekonomian
Egurraren sektoreak eragin handia du euskal ekonomian: zuzenean, 13.000 lanpostu sortzen ditu, eta, zeharka, aldiz, beste 7.000. Euskadiko industria-enpleguaren %6,3 da hori, eta EAEko enplegu osoaren %2, alegia, Bankuen eta Seguruen jardunak, orotara, sortzen duen adina enplegu, ia. Euskadiko BPGd-aren harira: 3.300 milioi euro, urtero. Euskadiko Erkidegoan gauzatzen da Estatuko basogintza- eta egur-jardunaren parte handienetako bat. Euskadin daude merkatuko egur-enpresen %5,7, eta nazioko fakturazioaren %7 osatzen dute.
Carrefour International du Bois
Europako egur-sektoreko azoka nagusietako bat da Carrefour International du Bois. Bi urtean behin egiten da, eta 10.000 profesionaletik gora biltzen ditu. Aurten, ekainaren 1etik 3ra egingo da, 530 erakustoki bilduko dira, eta 10.200 bisitari izango ditu, 60 herrialdetakoak. Aurreko edizioan baino %13 handiagoa da erakusketa-gunea: 9.000 metro koadro neurtzen ditu. Azoka hau funtsezko gertakaria da egurraren industrian, eta abagune ezin hobea da harreman komertzialak egiteko eta merkatu berrietara irekitzeko. Gainera, Nantesko esperientziari esker, beste herrialde batzuetako enpresen modernizazio- eta berrikuntza-ekimenak ikusteko aukera izango da, gerora, akaso, berrikuntzok geure enpresetan ere ezartzeko.