Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2016, Ekainak 27

Euskadik, Nafarroa eta Liguriaren atxikipena hartzen du Elikagaien Gastronomiarako Eskualde Europarren sarean

Elikagaien Gastronomiarako Eskualde Europarren Sarea (REGAL) aurkeztu zen Donostiako Kursaalean.

Elkartea 2015ean bultzatu zuten Euskadik eta Lombardiak elikagaien gastronomiaren alorrean prestakuntza, berrikuntza eta ekintzailetza elkarrekin lantzeko egitura bat sortzeko, lurraldeari, produktuari eta tokian tokiko egiten jakiteari lotutako bikaintasun gastronomikotzat ulertuta. Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek inauguratu zuen eta, ekitaldia aprobetxatuta, Nafarroak eta Liguriak sarean sartzeko akordioa izenpetu dute.

Bittor Oroz eta Lombardiako Nekazaritza kontseilari Giovanni Fava aurrean zirela, Liguriako Nekazaritza, Barne eta Landa Guneen kontseilari Stefano Maik eta Nafarroako Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek atxikipen protokoloa izenpetu dute.

Euskadi eta Lombardia, sustatzaileak

2015ean Milanen “Planeta elikatuz bizitzarako energia” izenburuarekin egin zen Expoan, non Euskadi eskualde gonbidatu gisa Euskadiko gastronomiaren eskaintza sustatzeko hainbat ekintza egin zituen, Euskadik eta Lombardiak lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten, eta hitzarmen ondorioz sortu da Elikagaien Gastronomiarako Eskualde Europarren Sarea (REGAL).

Gobernu biek agindu zuten ezagutzak eta esperientziak trukatuko zituztela baserriaren, nekazaritzaren eta elikagaien alorretan, proiektuak batera garatzeko asmoarekin. Hala, REGAL truke eta elkarlanerako lekutzat hartzen da, izan ere, eskualde bakoitzari elikagaien gastronomian erreferente izaten laguntzen dioten tresnak elkarri ezagutzera eman –tresna didaktikoak, berrikuntzakoak, enpresen dinamizaziorakoak…– eta ekimen berriak lankidetzan garatzeko balio du.

Zehazki, eremu hauetan garatuko da eskualdeen arteko lankidetza hori:

Bertako nekazaritzako produktuen kalitatea eta jatorria, merkataritzako zirkuitu laburrak sustatuz.
Ezagutzen eta berrikuntzen trukea
Baserri, nekazaritza eta nekazaritzako elikagaigintza eremuetako berrikuntzetan liderrak diren eskualdeen talde bat sortzea Europako eremuan.
Praktika onen eta elikadura heziketarako proiektuen trukea, ohitura gastronomikoak sustatzeko.
Praktika onen trukea eta zirkuitu laburrak sustatzeko proiektuak: “Farmer markets”, zuzeneko salmenta, etab.
Nafarroa eta Liguria sarean sartzea

Nafarroa eta Liguria sarean sartuta urrats garrantzitsua eman da REGAL sarearen garapenean.

Donostian izenpetu den Atxikipen Protokoloaren arabera, gobernu biek agintzen dute lanean arituko direla “ikuspegi holistikoarekin eta tokiko kulturan eta tradizioan errotuta, baina etorkizun senarekin, testuinguruan egongo diren aldaketak aurreikusiz, aldaketa horietara egokituz eta aldaketetan eraginez, eta prestakuntza, ekintzailetza eta berrikuntzaren kulturan erabat inplikatuta, norbere balioetatik abiatuta aurrera egiten laguntzeko”.

Era berean, une honetatik aurrera sare honetako kideek konpromisoa hartzen dute proiektua zabaltzen joatea eta gure lanean beste eskualde batzuk integratzen joatea, zehazki gastronomia eta elikadurari dagokienez zein prestakuntza, berrikuntza eta ekintzailetza tresnen erabilerari dagokionez gure ikuspegi eta lidergo bera duten eskualdeak.

Euskal elikaduraren balio katea

Legegintzaldi honetan Eusko Jaurlaritzak arreta berezia egin die nekazaritzako elikagaien sektoreko balio kate osoari eta sektore horri behar bezala garatzen lagunduko dioten berrikuntza eta ikerketa jarduerei. Kontuan hartu behar da, ez alperrik, elikaduraren sektoreak euskal BPGd-ren %10 gehiago sortzen duela eta, beraz, Euskadiren etorkizuneko garapenerako ahalmen handia duela.

Elikaduraren sektorea da, berez, Espezializazio Adimentsuaren RIS 3 Estrategiaren barruan jasotako aukera nitxoetako bat, eta Euskadi bertan sartuta dago bete-betean. Elikadura aztertu da, sektore estrategikotzat, balio katearen ikuspuntutik, lehen sektoretik hirugarrenera arteko helmenarekin eta zeharka beste sektore ekonomiko batzuk ere barruan hartuta.

Esparru horren barruan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak elikagaien alorreko lehentasunezko ikerketa lerroak definitu ditu, hainbat jardute lerrotan zehaztuta, hala nola hauetan:

– Elikadura Osasungarria, dieta pertsonalizatua, Elikagaien Ekoizpenerako Sistema Berriak.

– Garapen Gastronomiko berriak, biztanle bereziki sentikorrentzat: haurrak eta seniorrak

– Elikadura segurua eta kalitatekoa, kontserbazio teknologia berriak.

– IKTen integrazioa ekoizpen prozesuetan, prozesu logistikoetan eta komertzializazioan.

– Kontsumo joera berrietarako egokiak diren erabilgarritasunak eskaintzen dituzten elikagaiak

– Jada dauden negozioak bultzatzea eta negozio nitxo berriak sortzen laguntzea.

Horrenbestez, elikadura da jarduera ekonomikoa areagotzeko eta jarduera berriak sortzeko aukera gehien dituen sektoreetako bat, bai eta lanpostuak sortzeko eta osasunari eta populazioaren zahartzeari lotuta gure gizarteak dituen etorkizuneko erronka handienetako bati erantzuteko ere.