Gure Soroa Arabako emakume nekazarien elkarteak bere 20. urteurrena ospatu du.
Antilatu duten ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz eta Arabako Diputatu Orokorra, Ramiro Gonzalez izan dira.
Gure Soroa Arabako Lautadako 15 emakume nekazariek sortutako elkatea da. Gaur egun 89 kide ditu barne.
Bittor Orozek, sailburuordeak, eguneroko lanagaitik zoriondu du Gure Soroa eta Euskadiko landa guneen etorkizunean nekazari emakumeen papera ezinbestekoa dela adierazi nahi izan du.
2015eko urrian Eusko Jaurlaritzak onartutako Nekazaritza Emakumearen Estatutoak etorkizun hori lortzea erraztuko duela ere adierazi du Orozek.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailak abian jarri duen planak, neurriak eta proiektuak, 2020 Landa Garapeneko Plana, Plan Ekologikoa edo Kooperazio neurria bezala, Euskadiko landa guneen emakume nekazariek parte hartzeko aukerak dira.