EAEko 18 eskualdeetako Landa Garapenerako Programak aurkeztu dira ehun pertsona baino gehiagoren aurrean.
Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioaren bitartez eta Landa Garapenerako Elkarteekin lankidetzan, LGP horien eguneraketa bultzatu du, landa garapenaren alde diharduten erakunde, administrazio eta eragile guztientzako lanerako tresna izan daitezen.
Inplikaturiko eragile guztien partaidetza funtsezkoa izan da
Aurkezpeneko buru Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz izan da, eta horren ondoan izan dira Arabako Nekazaritzako diputatu Eduardo Aguinaco, Bizkaiko Iraunkortasun eta Natura Inguruneko diputatu Elena Unzueta, Gipuzkoako Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari Xabier Arruti eta Burguko alkate Natividad Lopez de Munain, EUDEL ordezkatuz.
Eragileen partaidetza funtsezkoa
Inplikaturiko eragile guztien partaidetza funtsezkoa izan da bat LGPak garatzeko fasean bai horiek hedatzeko gaur egungo fasean. Sailburuordeak honela nabarmendu nahi izan du: “badakigu erronka hori lortzeko beharrezkoak direla tokiko eragileen inplikazioa eta ahalmen eraldatzailea, administrazioen babesa –Gobernua, Foru Aldundiak eta udalak–, eta Landa Garapenerako Elkarteen bitartekaritza, koordinazio eta solaskidetzarako oinarrizko pieza moduan”.
Eskualdeko LGPak plangintza estrategikorako eta kudeaketa iraunkorrerako tresna bat dira, abiapuntuan Landa Ingurunearen Garapenerako 10/1990 Legea dute, eta 2015-2020 aldirako sortu ziren, multifuntzionaltasuna eta lurralde oreka zaintzeko.
Programa horien bitartez, eskualde garapenean lagundu nahi duten erakunde, administrazio eta pertsona guztiek eskualde bakoitzaren apustu nagusiak identifikatzen jakingo dute, landa inguruneetako beharrei eta kezkei erantzuteko.