Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak Euskadi Basque Country gunea bisitatu zen Alimentarian.
Berrikuntzan eta sektore honen garapenean Euskadin punta-puntakoak diren 64 euskal enpresa daude gune horretan. Sailburuak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozekin batera egon baita, nazioarteko azoka honetan egotea aprobetxatu, eta Kataluniako Generalitateko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Elikagaia kontseilari Meritxell Serretekin elkartu zen, administrazio biek gai hauetan duten lankidetza hitzarmena ebaluatzeko asmoarekin.Era berean, Arantxa Tapiak sektoreari aurkeztu dio bere sailak iragarri berri duen finantza bide garrantzitsua; izan ere, finantza bide horrek 8,5 milioi euroren laguntzak aurreikusten ditu nekazaritzako elikagaien eraldaketa eta komertzializaziorako.
Hazi Fundazioak koordinatu du, Azti-Tecnaliarekin batera, Euskadi azoka honetan egotea
Euskadi Basque Country standean elkartutako enpresak punta-puntakoak ziren sektorean eta ezagutzera ematen ari dira datozen urteetan elikagaien berrikuntzaren aldetik inpaktu gehien izango dituzten joerak. Esaterako, Azti-Tecnaliaren eskutik, berritasun garrantzitsuak eta produktu interesgarriak aurkezten ari dira, zeintzuek datozen urteetan elikagaien alorrean inpaktu handia izango duten.
Hazi Fundazioak koordinatu du, Azti-Tecnaliarekin batera, Euskadi azoka honetan egotea; izan ere, azoka horretan presente egotea da EAEko elikagaien industriak bultzatzeko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzaren bitartez egiten ari den babes jardueretako bat, zeinak nekazaritzako eta arrantza elikagaien industriako produktuak sustatu eta gehiago merkaturatzea helburu baitu.
8,5 milioiren laguntzak sektorearentzat
Hala, sailburuak sektoreari aurkeztu dio Eusko Jaurlaritzak bere azken kontseilu bileran onartu duen finantzaketa lerro garrantzitsua, nekazaritzako produktuak, elikagaiak, basogintzako produktuak eta arrantzatik eta akuikulturatik datozen produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko jarduerak laguntzera bideratua. Laguntzen zenbateko osoa 8,5 milioi eurotik gorakoa da, eta Europako fondoen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira.
Tapiak azpimarratu duenez, exekutibo autonomoa tokiko eta kalitateko produktuari lotutako elikagai industria lehiakorra eta iraunkorra garatzeko bidean aurrera egiteko eta industria horren izaera estrategikoa eta euskal lehen sektore osoan duen trakzio zeregina sendotzeko politika bat ezartzen ari da erabakitasunez, eta politika horren baitan kokatzen dira laguntza horiek. Apustu estrategiko honen ardatzak legegintzaldi honetan abian jarri den Nekazaritzako Elikagaien Industriarako Lehiakortasun Planean daude markatuta, non zortzi helburu eta bost estrategia proposatu diren garatzeko, balio kateko agente hauek guztiek elkarrekin egindako lanaren ondorioz: ekoizleak, eraldatzaileak, banatzaileak eta kontsumitzaileak. Prozesuan elkarlanean aritu ziren gutxi gorabehera 50 enpresa eta, modu partikularrean, 100 pertsona.
Aurreikusten den finantzaketa itzuli beharrik gabeko diru laguntzatzat hartuko da, eta eskuratzeko ezinbestekoa izango da inbertsio zehatz batzuk egitea, esaterako hauek: ondasun higiezinak eraiki edota eskuratzekoak, lurraren balioa sartu gabe; obra zibila gauzatzeko beharrezkoak diren profesionalen ordainsariak ordaintzekoak, eta hardwarea, softwarea, web plataformak/merkataritza elektronikoko plataformak, eta antzekoak ezartzekoak, besteak beste.
Euskadi-Katalunia arteko Lankidetza Protokoloa
Arantxa Tapiak, halaber, Bartzelonan emandako denbora aprobetxatu zuen eta Meritxel Serret kontseilariarekin elkartu da, lankidetza harremanak sendotzeko.
2014an Euskadik eta Kataluniak Lankidetza Protokolo bat izenpetu zuten Nekazaritzako Elikagaien Sektorearen Lehiakortasuna Bultzatzeko eta Sustatzeko, eta bertan aurreikusten zen, beste alderdi batzuen artean, lantaldeak sortzea alde bientzat interesgarriak diren gaien gaineko ezagutzak transferitzeko, esaterako hurbileko salmenta, ekoizpen ekologiko, lankidetzazko sareetako partaidetza, berrikuntzaren transferentzia eta kooperatibismoaren moduko gaien gainekoak.