Bizkaiko Txakolinaren Eguna 2016 ospatu da aurkezpen bereziarekin
. Ardogileek eta ekoizleek Bilboko itsasadarratik itsasontziz hurbildu dute 2015eko Bizkaiko Txakolinaren uzta berria.
Aurtengo Bizkaiko Txakolinaren enbaxadoreak Alicia Rueda, jostuna eta Alex Txikon mendizalea izan dira.
Aurkezpen ekitaldi ofiziala Bilboko Kafe Antzokian izan da eta bertan egon dira: Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen presidentea, Iñaki Aretxabaleta, eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko Foru Diputatua, Elena Unzueta.
Oroz sailburuordeak “aurtengo Bizkaiko Txakolina kalitatezkoa eta berezia” dela azpimarratu du eta Bizkaiko Txakolinak salmentetan lortu dituen datu onak ospatu ditu, nazioarteko esportazioetan %22ko igoera eta barne merkatuan %10koa izan duelako.