Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2016, Apirilak 20

Lehendakariak AZTI teknologia-zentroa bisitatu zuen, zentroak 35 urte bete dituen honetan

Iñigo Urkullu lehendakaria Bizkaiko Teknologia Parkean izan zen, itsas eta elikadura-berrikuntzan espezializatutako AZTI-Derio teknologia-zentroa bisitatzek

o, sortu zela 35 urte bete diren honetan. Lehendakariak azaldu zuen elikadura-sektoreak Euskadiko BPGren % 10 baino gehiago sortzen duela eta, etorkizunari begira, garapen-potentzial handia duela Euskadin. Gainera, gogora ekarri zuen Eusko Jaurlaritzak 405 milioi euro bideratu dituela zientziako eta teknologiako programetara 2014-2016 aldian.

Izan ere, elikadura da Euskadin indarrean jarritako RIS3 espezializazio adimentsurako estrategiak garatutako aukera-nitxoetako bat, lehendakariak berak gogora ekarri duenez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiarekin batera Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Sarearen kide den zentrora egindako bisitaldian. Lehendakariaren iritzian, Azti estrategia horren «elementu bultzatzaile eta eragilea da».

Urkulluk Aztiren «izaera publiko-pribatua» azpimarratu zuen, hori dela medio parte hartzen duelako produktua dibertsifikatzera edo sortzera bideratutako enpresa berrien sustapenean. Horren erakusle gisa aipatu ditu Ondartxo, Roboconcept, Appa Processing eta Matxitxako Moluscos, Aztik laster aurkeztuko zuen ekimen berritzailea, itsaso zabaleko muskuilu-ekoizpena garatzea xede zuena.

Halaber, inbertsioaren errentagarritasuna nabarmendu zuen; izan ere, AZTIk I+Gn inbertitzen duen euro bakoitzeko arrantza-industrian zazpi mobilizatzen dira, eta hamabost elikadura-industrian. 2004 eta 2014 urteen artean, 36 milioi eurotik gorako finantzaketa lortu nazioarteko proiektuen eskutik. Gainera, 124 lanpostu sortu dira zentroaren eraginez, sustatu dituen oinarri teknologikoko enpresa berrietan. Horiez gain, kontuan hartu behar dira zeharka sortu dituen 212 lanpostu.

Halaber, lehendakariak gogora ekarri zuen Eusko Jaurlaritzak 405 milioi euro bideratu dituela zientziako eta teknologiako programetara 2014-2016 aldian, eta programa horiek % 18,4ko hazkunde metatua izan dutela hiru urte horietan. «Euskadiren lehiakortasuna areagotzeko bidea da, enpresa- eta gizarte-inpaktu nabarikoa», adierazi zuen.