Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2016, Apirilak 20

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseiluak eratze bilera egin zuen

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseiluak lehen bilera egin zuen Vitoria-Gasteizko exekutibo autonomoaren egoitzan

, Eusko Jaurlaritza buru dela eta hiru foru aldundien, EUDELen, nekazaritzako erakunde profesionalen eta nekazaritza eta elikadurari lotutako elkarteen partaidetzarekin.

Kontseilu hau euskal nekazaritza administrazioen koordinazio, kontsulta eta aholkularitzarako tresna gisa eratu da, sektorea hoberen errepresentatzen duten agenteekin, Euskadiko nekazaritzako eta elikadurako politiken diseinurako.

Kontseilua abian jartzea beste urrats bat izan zen Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako markatu duen estrategiaren barruan, estrategiaren ardatzetako bat erakunde guztiekin –bereziki foru aldundiekin– eta sektoreko agenteekin etengabe elkarlanean aritzea baita. Horien guztien laguntza izan zen etengabe, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak azken urteetan ekindako plan eta proiektuen diseinurako eta kontrasterako.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseiluaren aurkezpena bere lehendakariaren esku egon zen, hau da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiaren esku, zeinak eskerrak eman nahi izan ditu garatu diren programetan egon den erakundeen arteko lankidetzagatik, azpimarratuta “gure eskumen esparruaren defentsaren gainean eta NPBaren erreformaren aplikaziorako Euskadik dituen eskumenak errespetatzen duen eredu bat ezartzearen gainean hartutako akordioak”. Era berean, Tapiak aipatu du Euskadiko Landa Garapeneko Planaren diseinuan eta bere Sailak bultzatutako Plan Sektorial batzuen idazketan agente guztiek izan duten partaidetza aktiboa.

Organo berri hau aurkezteko eta bere funtzionamendu arauen berri emateko ez ezik, lehen bilera hau sektorerako interesekoak diren hainbat gai aztertzeko ere izan zen, esaterako 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Planaren egoera.

Era berean, bertaratuei merkaturatzeko zirkuitu laburren araudiaz eta LGParen Lankidetza neurriaz informazioa eman zaie, bai eta Nekazaritzako Eragin Sektorialaren Ebaluaziorako Protokoloaz ere, zeina lurraldean egindako esku-hartzeen ondorioz nekazaritzaren sektorean izan ziren eraginak analizatzeko eta ebaluatzeko tresna baita.