Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2016, Apirilak 20

41 euskal enpresak hartu zuten parte Gourmeten Nazioarteko Azokan beren produktuak sustatzeko

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, HAZI Fundazioarekin elkarlanean, 41 enpresa biltzea eta Gourmeten Azokan batera parte hartzea sustatu zuen

. Madrilen antolatu zen Kalitatezko Elikagai eta Edarien Azoka hori, joan den apirilean.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak hainbat jardun jarri ditu abian, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordetzaren bitartez, Euskal Elikagai Industria bultzatu eta sustatzeko, eta, horrela, Euskadiko nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren sektoreak eta industriak egiten duten lanari balioa emateko. Euskal enpresa horiek guztiak azokan egotea sustapen-jarduera horien esparruan kokatu behar da.
Gourmeten Azokak hogeita hamargarren edizioa bete du aurten. Delicatessen produktuen egile eta kontsumitzaileen arteko topagunea izateko asmoarekin sortu zen, eta gaur egun erreferentziazko ekitaldia da Europan kalitatezko gastronomiaren sektorean.

World Cheese Awards txapelketaren aurkezpena

Gourmeten Azokaren esparruan Oroz sailburuordeak World Cheese Awards txapelketa aurkeztu zuen, aurten Donostian egingo dena. Artzai Gazta elkarteak antolatuko du ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdiaren barruan, azaroaren 16tik 18ra bitarte.

Bittor Orozek azpimarratu zuenez, Artzai Gazta elkarteak ahalegin handia egin du ekitaldi hori estrainekoz Donostian antola dadin lortzeko: “gehienez ere 110 artisau-ekoizle txiki biltzen dituen elkarte horrek ekitaldi hori bereganatzea lortu du. Artisau-gaztarekin lotutako nazioarteko ekoizle-bokazioak indartu nahi ditu azoka berriak, kultura, gastronomia eta landa-garapena bultzatuz” nabarmendu du sailburuordeak.

Munduko gazta-lehiaketa ospetsuena da, eta 35 herrialdetako 3.000 ekoizlek baino gehiagok parte hartuko dute guztira. Aurreikusita dago Gipuzkoako hiriburura 250 aditu iritsiko direla, epaimahaia osatu eta bertaratutako ekoizleek aurkeztutako gaztak ebaluatzeko.

Euskal enpresak Gourmeten Azokan

Bertaratutako 41 enpresak zenbait eremutan banatu ziren. Hala, Euskadiko standaren barruan honako pertsona hauek hartu zuten parte erakusketan:

• Hijos de Jose Serrats, SA
• Fábrica de Licores Victor Barañano, SL
• Vascolac SL
• Harakai
• Bodegas Fernando Remírez De Ganuza SL
• Conservas Ortiz SA
• Añanako Gatz Harana Fundazioa
• Comercial Alkorta Anaiak, SL
• Salica Industria Alimentaria SA
• Petritegi Sagardoak 2011, SL
• Goine
• Bodegas Altún SL
• Cafés Baqué SLU
• Tolosalde Essence (Zubeltzu piperrak/Inazio Urruzola txakolina/Begiristain sagardoa)
• Bidassoa Basque Brewery
• Angulas Aguinaga
• Idiazabal Jatorri Deiturako Gaztaren Kontseilu Arautzailea

“Ardoaren tunelaren” eremuan honako upategi hauek aurkeztu zituzten beren produktuak:

• Bodegas de Los Herederos del Marqués de Riscal
• Bodegas Ysios
• Bodegas y Viñedos Pujanza
• Bodegas Palacio
• Bodegas Vallobera
• Bodegas Amaren
• Bodegas Luis Cañas
• Bodegas Izadi
• Bodegas Murúa
• El Coto de Rioja
• Eguren Ugarte
• Tierra Agrícola Labastida
• Viña Real
• Viñedos del Contino
• Viñedos de Páganos
• Bodegas Landaluce
• Viñedos y Bodegas de la Marquesa
• Bodegas Itsasmendi

Honako hauek ere bertaratu ziren:

• Casa Brigitte
• Yurrita e Hijos, SA
• Artzai Gazta (Gourmet gazten eremuan)
• Bodegas Valdemar
• Casa Eceiza