Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2016, Martxoak 2

Eusko Label Pintxoen Lehiaketaren VII. Edizioa

Leioako Ostalaritza Eskolako Mohamed El Ftouh izan da ostalaritzako euskal eskolen artean egin den Eusko Label Pintxoen Lehiaketaren VII. Edizioko irabazlea, 700 euroko txekea saria izan du.

Bigarren saria, 500 euroko txekea, Artxandako Ostalaritza Eskolako Alejandro Serranorentzat ixan da eta hirugarrena, 400 euroko txekea, Gamarrako Ostalaritza Eskolako Joan Ander Carlo Zumelzurentzat
Leioako Ostalaritza Eskolako Mohamed El Ftouh izan da ostalaritzako euskal eskolen artean egin den Eusko Label Pintxoen Lehiaketaren VII. Edizioko irabazlea.

Lehiaketan platerak prestatzeko erabiltzen den produktua aldatu egiten da edizio batetik bestera

Lehiaketa Galdakoan jokatu da gaur arratsaldean, eta irabazleak “Labelburguer eta patata testuran” errezetarekin eskuratu du saria. Lehiaketan 7 lagunek hartu dute parte, eskola guztietan egin diren sailkapen probetan irabazle izanik. Eskola bakoitzetik batek hartu du parte, eta hauek izan dira ostalaritza eskolak: Aialako Ostalaritza Eskola, Artxandako Goi mailako Ostalaritza Eskola, Egibide-Mendizorrotzako Ostalaritza Eskola, Cebank-Goi mailako Ostalaritza Eskola, Galdakaoko Goi mailako Ostalaritza Eskola, Gamarrako Ostalaritza eta Turismo Eskola, eta Leioako Ostalaritza Eskola.

Lehiaketan platerak prestatzeko erabiltzen den produktua aldatu egiten da edizio batetik bestera, baina beti Eusko Label produktua izan behar da. Arrautza, baserriko oilaskoa edo bildotsa izan dira aurreko urteetako protagonistak, eta oraingo honetan Txahal Zangarra eta Arabako Patata izan dira lehiakideek erabili behar izan dituzten produktuak.

Lehiaketa arratsaldeko lauretan hasi da, eta une horretan lehen lehiakidea sartu da sukaldean. Gainerako lehiakideak hamar minutuko aldearekin hasi dira pintxoak prestatzen, irudimen osoarekin, eta oso plater landuak aurkeztu dituzte; Epaimahaia oso pozik agertu da plater bakoitzean erakutsitako mailagatik.

Aurten, berrikuntza gisa gainera, lehiaketa irabazi duen ostalaritza eskolak apirilaren 13tik 17ra Hondarribian ospatuko den IV. Patrimonio Foroan parte hartuko du. Ekitaldi horretan showcookingean parte hartuko dute Hondarribiako, Kolonbiako eta Brasileko sukaldariekin batera.

Balorazioa
Alde batetik, epaimahaiak alderdi teknikoa baloratu du, zeina azken notaren %30 izan baita. Epaimahai teknikoak plateraren prestaketarekin zerikusia duten alderdiak hartzen ditu aintzat balorazioa egiteko: higienea, antolaketa, trebetasuna eta garbitasuna.
Dastaketaren epaimahai profesionalak, berriz, aurkezpena, zaporea, sormena, tenperatura eta erabilitako osagaien arteko harmonia baloratu ditu. Kalifikazio hau guztirako notaren %70 da.
Dastaketako epaimahaia kide hauek osatu dute:
• Zuriñe Garcia, Andra Mari jatetxekoa
• Roberto Durán, Andra Mari jatetxekoa
• Manu Jugo, Topa jatetxekoa
• Patxi Aldasoro, Harakaikoa
• Alfonso Saenz de Camara, Udapakoa

Lehiakideak eta platerak
– Leioako Ostalaritza Eskola: Mohamed El Ftouh -“Labelburger eta patata testuran”
– Artxandako Goi mailako Ostalaritza Eskola: Alejandro Serrano Delgado – “Patata betea eta zangar erroak”
– Egibide-Mendizorrotzako Ostalaritza eta Gastronomia Eskola: Victorino Pablo Pascual -“Zangar giozza delfin lorearekin eta pikillo ketchuparekin”
– CEBANC Ostalaritza Eskola: Jon Oyarbide Díez – “Zangar Oxsoupa”
– Gamarrako Ostalaritza eta Turismo Eskola: Jon Ander Carlos Zumelzu – “Oinarri zangarra”
– Galdakaoko Goi mailako Ostalaritza Eskola: Urtzi Jul Solis – “Zangar krepineta Eusko Label patata harrotuarekin”
– AIALA Ostalaritza Eskola: Eneritz Zendoia Agirre – “Zangar gisatuzko itsaso eta mendia eta Arabako patata kurruskaria