Lapuebla de Labarcak Uzta Berri Egunaren hamabigarren edizioa ospatu zuen.
Egun horretan upeltegiek ateak zabaltzen dituzte, ardoak erakusteko. Aurreko edizioetan bezala, Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, egun horretan jakinarazi zituen Euskadiko ardoen esportazioen aurreko ekitaldiko datuak. Sailburuordeak esan zuenez, “2015ean markak hautsi ditugu, Euskadiko ardoak kanpoan saltzeari dagokionez. Horren haritik, Arabako Errioxako ardoek esportazioaren bideari heldu diote”.
2015eko urtarriletik azarora bitartean, 52,5 miloi litro esportatu zituen Euskadik
Datu horiek berresten dute azken urteetan ikusi den joera. Izan ere, 2015eko urtarriletik azarora bitartean, 52,5 miloi litro esportatu zituen Euskadik; guztira, 180,8 milioi euro. 2015eko amaieran 200 milioi eurora iritsiko zirela kalkulatzen da.
Herrialdeei erreparatuta, Suitzak 16,50 gora egin zuen, balioa kontuan hartuta, eta Euskadiko ardoen bigarren merkatua da (20,5 milioi euro). Haren atzetik daude Amerikako Estatu Batuak eta Alemania, eta aurretik, berriz, herrialde bakarra du: Erresuma Batua (38,5 milioi euro). Azpimarratu behar da Euskadik bikoiztu egin zuela Txinara esportatutako bolumena (6,2 milioi euro)
Oroz sailburuak nabarmendu zuenez, “etorkizuna duen sektorea da, lehen sektorearen barruan belaunaldi-errelebo handiena duena”.
Eusko Jaurlaritzak merkataritza-misioak bideratzen ditu, atzerriko erosleak Euskadira etor daitezen, hemengo ardoak ezagutzera, jatorrizko herrialdeetan saltzeko; halaber, Euskadiko ardogileak sektoreko azoka garrantzitsuetan egotea sustatzen du: Prowein (Dusseldorf), Alimentaria (Bartzelona), Gourmet (Madril) eta abar.