Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2016, Martxoak 2

Euskadik eta Txilek ekintza bateratuak adostu dituzte familiako nekazaritzaren alde

Eusko Jaurlaritzako ordezkari batek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Industria sailburuorde Bittor Oroz jaunak bideratuta, bisita ofiziala egin zuen Txilen

, Euskadik herrialde horrekin izan ohi duen erakunde arteko lankidetzan sakontzeko asmoz, bereziki, nekazaritza- eta elikagai-politikaren esparruan. Bisita hori dela eta, goi-mailako hainbat bilera egin ziren Txilekoagintariekin, eta “Euskadiren eta Txileren arteko Lankidetza Hitzarmena, Nekazaritza eta Familia arteko Nekazaritzarako Laguntza esparruan” sinatu zen.

Akordio hori Txileko gobernuko Nekazaritza idazkariorde Claudio Ternicier González jaunak eta Bittor Oroz sailburuorde jaunak sinatu zuten

Akordio hori Txileko gobernuko Nekazaritza idazkariorde Claudio Ternicier González jaunak eta Bittor Oroz sailburuorde jaunak sinatu zuten, helburu honekin: “nekazaritza-ekoizle txikiak eta baserritarrak sustatzeko eta garatzeko ekintzak bereziki babestea eta aurrerapausoak ematea baserriko familiaren nekazaritzaren esparruan. Horretarako, honako hauek sustatuko dira: “baserriko familiaren nekazaritzaren eta inguruaren ongizatean aurrerapausoak emateko jardunbideak eta ekintzak”.

Arlo interesgarriak
Adostasun-memoria honen bidez, sinatzaileek arlo hauetan kudeaketa bereziak garatzeko konpromisoa hartuko dute:
• Tokiko produktuen berrikuntza, balio erantsia eta garapena
• Nekazaritzaren eta elikaduraren garapen kooperatiboa eta asoziatiboa:
• Landa-inguruko gazteen gaitasunak garatzea
• Merkatuak garatzea:
• Landa turismoa garatzea eta sustatzea
• Lurzoru degradatua erabiltzea eta lehengoratzea:
• Elikagaien segurtasuna garatzea eta ziurtatzea.

Lankidetza hori gauzatzeko, Txileko eta Euskadiko gobernuek ezagutzen elkar trukea sustatuko dute hainbat bide baliatuz; besteak beste, informazio-ekarpenak, aholkularitza eta laguntza teknikoa, adituen elkar trukea, giza baliabideen prestakuntza, mintegiak eta antzeko beste ekitaldi batzuk egitea edo elkarlanean aritzea ekoizpena garatzeko eta sustatzeko proiektuetan.

Akordioa 2018ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta beste hiru urtez luzatu ahal izango da aldeek bestelakorik ezartzen ez badute.

Erakundeen bilerak eta landa-bisitak
Bisitan zehar, Euskadiko ordezkaritzak, Eusko Jaurlaritzako Kalitate eta Elikagai Industrien zuzendari Peli Manterola bertan izanik, Txilekonekazaritza- eta elikadura-arloetako goi-karguekin biltzeko aukera izan zuen, baita hainbat ustiategi ezagutzeko eta esparru horretan esperientzia lortzeko bisitak egiteko ere.

Bilera horien artean, hainbat bilera nabarmendu behar dira; zehazki, INDAPeko (Nekazaritza eta Abeltzaintza Garatzeko Institutua) zuzendari nazional Octavio Sotomayorrekin, SAGeko (Nekazaritza eta Abeltzaintza Zerbitzua) zuzendari nazional Ángel Sartorik, ACHIPIAko (Txileko Agentzia) idazkari exekutibo Michel Leporatik, Nekazaritza idazkariorde Claudio Tercierrek, INIAko (Nekazaritza eta Abeltzaintza Institutua) zuzendari nazionalak eta FIAko (Nekazaritza Berrikuntzarako Funtsa) zuzendari exekutibo Héctor Echevarriak eginiko bilerak.

Bisitei dagokienez, Melpillara bisita bat egin zen teknifikazioaren eta ezohiko energia berriztagarrien proiektua ezagutzeko; beste bisita bat Cinco Valles elkartearekin batera egin zen. Horren bidez, merkatua egituratzeko eta aholkularitza teknikoa emateko proiektua aurkeztu da.

Euskadiren etaTxilerenarteko lankidetza tradizio handikoa da. 1998. urtean dagoeneko lankidetzaren memoria sinatu zen Eusko Jaurlaritzaren eta Txileko gobernuaren artean. Horren baitan, erakundeen arteko lankidetza bultzatu da bi herrialdeen artean, eta sektoreko hainbat akordio lortu dira arlo jakin batzuetan; besteak beste, Nekazaritza, Arrantza, Osasuna, Hizkuntza Politika, Ingurumen eta Hezkuntza sailetan.

Nekazaritza- eta abeltzaintza-arloko lankidetzak ibilbide zabala du; esaterako, prestakuntza teknikoa Euskadin Txileko nekazari gazteentzat, eta aholkularitza teknikoa landa-inguruarekin eta lehen sektorearekin loturiko hainbat arlotan.