Basque Culinary Centerrek Culinary Action Ekintzaileen III. Nazioarteko Foroa egin zuen.Ekimen horrekin ekintzailetza sustatu nahi dute, eta gastronomiarekin eta elikadurarekin lotura duten negozio berriak sortzea bultzatu.
Foroaren helburu nagusia ekintzaile- eta lider-taldeak bilatzerakoan talentua sustatzea da.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek eman zion hasiera Foroari. Esan zuenez, elikaduraren sektoreak (lehen sektoreko ekoizpena, elikagaigintza, elikagaien merkataritza, jatetxeen sektorea, kolektibitateak, turismo gastronomikoa eta elikagaien garraioa barne hartuta) BPGren % 10,56 suposatzen du eta ia 100.000 pertsonari enplegua ematen die Euskadin.
Elikaduraren sektorea ekintzaileentzako aukera bat delako ideiarekin, honako hau esan zuen Oroz sailburuordeak: «Eusko Jaurlaritza katalogo bat prestatzen ari da, ekintzaileei eta enpresa barneko ekintzaileei zuzendua, lehen sektoreko, elikagaigintza-industriako eta gastronomia-munduko tresnak haien eskura jartzeko. Horrela, aholkularitza integralaren zerbitzua emango zaie sektore horren aldeko apustua egiten duten guztiei.»
Foroaren ekitaldien artean, Bittor Orozek «Basque Country Culinary Action» saria banatu zuen. Oraingo honetan, nazioartean sari ugari jaso dituen Gastón Acurio sukaldari perutarrak jaso zuen.