Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak ebatzi du 2015ean eskatu ziren Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) laguntza zuzenak ordaintzea
, eta datozen Gabonetako jaiak baino lehen eskuratuko dituzte laguntza horiek Euskadiko nekazariek.
Zehazki, Oinarrizko Ordainketari, ordainketa berde edo greening-ari (klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritza praktikengatiko ordainketa) eta esnetarako behien ustiategiei lotutako laguntzari dagozkien laguntzen %80 ebatzi dira. Halere, onuradunen lehen multzo honen barruan ez dira sartu kontrol administratibo edo lurzoru, eskubideen kudeaketa eta erreserba nazionalaren gainean egindako kontrolen ondorioz araudiak eskatutako betekizunetako batzuk ebatzi gabe dituzten espedienteak.
Euskal Autonomia Erkidegoan 9.000 titular inguru daude ia 23 milioi euroren oinarrizko ordainketak eskuratzeko eskubideak esleituta dituztenak
Euskadiko baserritarrek 19,8 milioi euro eskuratu dituzte guztira, eta horietatik 10,3 milioi euro Araban eskuratukoak dira, 3, 4 milioi euro Bizkaian eskuratutakoak, eta 6,1 milioi Gipuzkoan eskuratutakoak.
Euskal Autonomia Erkidegoan 9.000 titular inguru daude ia 23 milioi euroren oinarrizko ordainketak eskuratzeko eskubideak esleituta dituztenak. Onuradun horiei, gainera, laguntza osagarri bat dagokie “ordainketa berdeagatik”, zeinari esker %51 inguru handituko zaien laguntzaren balioa.
Oinarrizko Ordainketaren erregimena laguntza sistema berria da; produkziotik bereizita dago eta aurreko Ordainketa Bakarraren erregimena ordezten du Aurtengo ekitaldia da NPBaren erreforma ezartzen lehen urtea 2015-2020 epealdirako, beraz, beharrezkoa izan da eskubideak berriro esleitzea, bai eta kontrol ugari egin eta laguntzen zenbateko berria ezartzea ere.