Gema Arrugaeta argazkilariak Artzaintza liburua aurkeztu zuen.
Artzainen eta mendien irudien bidez lanbidearen errepasoa egiten du; lekuak eta ohiturak erakusten ditu, eta landa ingurunea eta gure paisaia eta kultura mantentzen nola laguntzen duen azpimarratzen du.
Liburua HAZI Fundazioaren kolaborazioarekin argitaratu da. Aurkezpenan parte hartu zuten era Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordea, Bittor Oroz, Jaime Izquierdo, geologoa, Batis Otaegi, Gomiztegi Artzain Eskolakoa, Nagore Ruiz de Zarate, artzaina eta José María Uztarroz, Idiazabal Jatorri Deiturako Presidentea.