Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

Sentsibilizatzea

2015, Azaroak 24

Ingurumenaren kalitatea ebaluatzeko azken aurrerapenak aurkeztu dituzte nazioarteko adituek

Mundu guztiko adituak Donostian elkartu dira ingurumen-kalitatea ebaluatzeko tekniketako azken aurrerapenak aurkezteko.

AZTI itsasoaren eta elikagaien berrikuntzan aditua den zentro teknologikoak eta Lancasterreko Unibertsitateak (Erresuma Batua) antolatu dute topaketa. “Diffusive Gradient in Thin Films (DGT)” metodologian oinarritu dute lana adituek. Metodologia horren bidez, kutsatzaileen —batez ere metalen— kontzentrazio-maila oso baxuak detekta eta azter daitezke. Uraren kalitatea zehazteko duen ahalmenagatik, tresna eraginkorra da Europar Batasunaren Uraren Esparru Direktiba ezartzen laguntzeko. “DGT Conference 2015” irailaren 28tik urriaren 1era egin da, Carlos Santamaria Zentroan, “DGTaren ikerketatik ingurumen-ebaluaziora” izenburupean, eta Uraren Euskal Agentziaren (URA), Basquetourren eta DGT Research Centerren laguntza izan du.

Oso garrantzitsua da metal-kontzentrazio baxuak detektatzea

Itsas ingurunean, uren egoera kimikoaren ebaluazioak muga batzuk ditu gaur egun; batez ere, metal-kontzentrazio baxuak detektatzeko. Muga horiek gainditu egin daitezke DGT motako laginketa pasiboko gailuak erabiliz. Horregatik piztu du interesa kongresuak nazioarteko komunitate zientifikoaren artean. Lagin-hartzaile pasiboak etorkizun handiko tresna sinple gisa aurkezten dira giza jarduerak uretan, sedimentuetan, lurzoruetan eta landareetan duten eragina aztertzeko. Halaber, lagun ona da Uraren Esparru Direktiban ezarritako ingurumen-zaintzako programak betetzeko. Hain zuzen ere, ur kontinentalen eta itsasokoen egoera kimikoa ebaluatzera behartzen ditu direktiba horrek EBko herrialdeak.

Oso garrantzitsua da metal-kontzentrazio baxuak detektatzea, izaki bizidunek bereganatu baititzakete eta, beraz, ondorio kaltegarriak eragin baitiezazkiekete. DGT laginketa pasiborako gailuak ingurunearekin kontaktuan uzten dira (urak, sedimentuak, lurzoruak, landareak) ordu, egun edo are aste batzuez, eta ingurune horretan dauden metalak atxikitzen zaizkie gel eta erretxinazko xafla baten bidez.

AZTI saiakuntzak ari da egiten EAEko estuarioetan
AZTIko zientzialariak DGT teknologia ari dira aplikatzen, pilotu-eskalan, Euskal Autonomia Erkidegoko estuarioetako uren kalitatea ebaluatzeko. “Laginketa pasiborako gailuek abantaila asko dituzte ohiko laginketa- eta analisi-metodoen aldean”, azaldu du María Jesús Belzunce-Segarra AZTIko kimikari eta itsas ingurunearen ebaluazioan aditu denak. “Kutsatzaileen kontzentrazio oso baxuek ere izan dezakete inpaktua ingurunean; horregatik, DGT metodoarekin detektatzea lortzen badugu, hobeto ebaluatuko dugu ingurune naturalaren kalitatea”, dio zentro teknologikoko adituak.

Estuarioetako eta kostaldeko uraren egoera kimikoa ebaluatzeko lanetan ohiko tresna gisa erabiltzearen aldeko apustua egin du María Jesús Belzunce-Segarrak. “Haren erabilera Europako direktibetan ezar liteke, eta hori lagungarria izango litzateke ur-masa guztietarako —hau da, kontinentaletarako eta itsasokoetarako— zehaztutako kalitate-helburuak lortzeko”, dio AZTIko adituak.

110.000 euroko eragina hiriarentzat
Ehun bat adituk hartuko dute parte “DGT Conference 2015″en. Hainbat herrialdetakoak dira, hala nola Australia, Brasil, Kanada, Txina, AEB eta Norvegiakoak, bai eta Europako zenbait herrialdetakoak ere. Emaitza teknikoetatik harago, antolatzaileek kalkulatzen dute kongresuak 110.000 euro inguruko inpaktua izango duela Donostiako ingurune sozioekonomikoan. Ostalaritza, I+Ga, kultura-zerbitzuak, txikizkako merkataritza eta garraioa dira onura handiena jasoko duten sektoreak.