Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango ditu 2015erako nekazaritza, arrantza eta elikadura sektorearen arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialetako ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntzarako
, estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren enpresa-arloetako etorkizuneko profesionalen prestakuntza sustatzeko helburuarekin.
Guztira, 16 beka emango dira (sei beka doktoratu aurreko beka-programan eta hamar teknologoen prestakuntzarako beka-programan). Beka horiek Eusko Jaurlaritza etorkizuneko profesionalen prestakuntzan eta Euskadiko I+G+Bren jardueraren sustapenean aurreratzeko garatzen ari den politikaren baitan daude.
Zenbatekoa eta iraupena
Aurreikusitako aurrekontua, guztira, 700.000 euro ingurura iristen da.
Prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaile gazteentzako beken urteroko zenbatekoa 16.330 euroko izango da, gehi Gizarte Segurantzari urtero egin beharreko kuota. Horri guztiari urtero bidaietarako, kongresuetara joateko eta antzekoetarako 2.000 euro izango direla gehitu behar zaio.
Teknologoen prestakuntzarako laguntzei dagokienez, bekak urtero 12.000 eurokoak izango dira, gehi Gizarte Segurantzako urteko kuota eta urtero 1.000 euro kongresuetara joateko.
Prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntzen kasuan, kontratuaren iraupena urte batekoa izango da, urteko luzapenak egin daitezke. Ezein kasutan, hasierako kontratuan metatutako iraupena eta luzapenen iraupena ezingo da lau urte baino luzeagoa izan. Teknologo gazteen prestakuntza-programara bideratutako laguntzei dagokienez, guztiek bi urte iraungo dute.
Argazkiak: M. Arrazola